Foruen enparantza
Foruen enparantza | |
---|---|
![]() | |
Oñatiko Alde Zaharra | |
![]() | |
Kokapena | |
Herrialdea | ![]() |
Probintzia | ![]() |
Udalerria | Oñati |
Koordenatuak | 43°01′58″N 2°24′49″W / 43.03286°N 2.41359°W |
![]() | |
Historia eta erabilera | |
Eraikuntza | XIX. mendea |
Arkitektura | |
Estiloa | Arkitektura neoklasikoa |
Ondarea | |
EJren ondarea | 2 |
Foruen enparantza Oñatin dagoen XIX. mendeko plaza nagusia da. Bertan herriko Udaletxea, parrokia eta lorategia daude[1].
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hiru alde arkupedunak ditu eta laugarrena, lorategiak mugatua, Aloña mendira begiratzen du[1].
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udalerriaren egitura zatikatua antolatu nahi zuen hirigintza-plan baten baitan egin zen Foruen Enparantza. Elementu politiko-zibilari eman zitzaion lehentasun sinbolikoa, Udaletxea enparantza buru kokatuz. Erreka eta errekatxoak estali eta arkudun eraikuntza bi eraiki ziren, horietako batek parrokiako absidea ezkutarazten zuelarik. Ikuspuntu Neoklasikoa jarraiki, frontoi bat sartu zen plazan eta hegoaldetik irekita utzi zen, Aloñaren tontorrek besterik muga ez zezaten.
Mariano Jose de Laskurainek egin zuen proiektua, eta Antonio Kortazarrek, gerora Donostiako zabalduraplana egin zuenak, ere parte hartu zuen. Kontzejua Martin de Carrerarena da. Aldamenean, Lazarraga jauregia eta dorrea daude[2].
Ondarea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eusko Jaurlaritzak izendatutako ondarea da[3].
Argazki galeria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Udaletxea eta plazaren hegoalde irekia
-
Udaletxearen pareko etxeak, arkudunak
-
Plazaren ezker alde arkuduna
-
Lazarraga jauregia, Udaletxearen alboan dago.
-
Frontoia
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b Oñati, dabilen herria. (Noiz kontsultatua: 2019/09/27).[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ «Oñati: Foruen Enparantza. - Guía de Ocio de Gipuzkoa - Gipuzkoako Aisialdi Gida» www.kulturweb.com (Noiz kontsultatua: 2019-09-27).
- ↑ «Foruen Enparantza. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2019-09-27).