Edukira joan

Fram espedizioa

Wikipedia, Entziklopedia askea
1893ko uztailaren 2an Fram itsasontzia Bergengo portutik itsasoratu zen, Ozeano Artikoa helmuga (Farthest North liburuaren grabatua, Archibald Constable & Co., Londres 1897)

Fram espedizioa (1893-1896), Fridtjof Nansen norvegiar esploratzaileak Ozeano Artikoan eki-mendebaldeko korronte naturalaren izotz deriba baliatuz Ipar Polo geografikora ailegatzeko ahalegina izan zen. Beren itsasontziak izotzean harrapatuak gelditzean lurjota amaitzen zuten beste esploratzaileak ez bezala, Nansenek Fram (norvegieraz Aurrera) itsasontzian Ozeano Artikoaren ekialdean dauden Siberia Berriko uharteetaraino nabigatu eta ontzia bankisa harrapatzea laga zuen, honela deribak Polora eraman zitzan asmoz.