Edukira joan

Francisco Gómez de Sandoval y Rojas

Wikipedia, Entziklopedia askea
Francisco Gómez de Sandoval y Rojas


San Sisto (en) Itzuli kardinal apaiz

1618ko martxoaren 26a - 1625eko maiatzaren 17a
count of Lerma (en) Itzuli


viceroy of Portugal (en) Itzuli


caballerizo mayor del rey (en) Itzuli


Lermako dukerria

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakFrancisco de Sandoval y Rojas, I duque de Lerma
JaiotzaTordesillas, 1553
Herrialdea Espainia
HeriotzaValladolid1625eko maiatzaren 17a (71/72 urte)
Familia
AitaFrancisco Gómez de Sandoval y Zúñiga
AmaIsabel de Borja y Castro
Ezkontidea(k)Catalina de la Cerda (en) Itzuli
Seme-alabak
Haurrideak
Familia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, militarra eta apaiz katolikoa
Graduajeneral
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

Francisco Gómez de Sandoval y Rojas (Tordesillas, 1553Valladolid, 1625eko maiatzaren 17a), Lermako lehen dukea, espainiar politikaria eta estatu gizona izan zen. Filipe III.a Espainiakoaren begikoa eta ministroa izan zen 1598tik 1621 arte.

Francisco Gómez de Sandoval y Rojasek bere osaba, Cristóbal Rojas Sandoval, Sevillako artzapezpikua, izan zuen irakasle eta gorte giroan bizi izan zen, Karlos printzearen menino izendatu baitzuten 13 urte zituela. Bere familiarentzat ospea eta boterea berreskuratzearren, erregearen eta printzearen etxean Ganbarako Aitoren Seme kargua onartu zuen 1580an. Filipe III.arekin izan zuen harremanari esker Erregeren Etxeko ofizio pribatuen ardura eskuratu zituen, eta erregeak berak baino gehiago agindu zuen Espainian 1598tik 1618 arte.

Atzerriko politikan gizon zuzena izan bazen ere, administrazio saldukeria bultzatu zuen Espainian, bere lagun, senide eta babespekoen aldeko politika eginez, eta izugarri aberastu zen agintean izan zen denboran. Paulo V.ak kardinal izenda zezan lortu zuen bere gainbehera saihesteko baina, handik gutxira, seme zuen Ucedako dukeak eraitsi zuen aginpidetik, 1618an.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Francisco Gómez de Sandoval y Rojas Aldatu lotura Wikidatan