Francisco Mula Castro

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Francisco Mula Castro
Francisco Mula Castro.jpg
Bizitza
Jaiotza Mazarrón1893ko maiatzaren  2a
Herrialdea  Nafarroa Garaia
Heriotza Lantz1937ko irailaren  25a (44 urte)
Heriotza modua gizahilketa: fusilamendua
Jarduerak
Jarduerak bidezaina
Enplegatzailea(k) Nafarroako Foru Aldundia
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Izquierda Republicana

Francisco Mula Castro (Mazarron, Murtzia 1893ko maiatzaren 2a-Lantz, Nafarroa Garaia 1937ko urtarrilaren 25a) Mugairin (Baztan) bizi zen Nafarroako Diputazioko bidezaina eta Izquierda Republicana alderdiko kidea, Espainiako Gerra Zibilean fusilatua izan zen[1].

1937ko gauerdian bi errekete agertu ziren Franciscoren Mugairiko etxera. Ricardo bere seme gazteenak kontatzen duenez, bere ama Concepción Roca Hernándezek semea erreketez jantzi zuen atxilotzera zetozenei atea ireki ziezaien, baina amarruak ez zuen espero emaitzarik eman.

Francisco Iruñera eraman zuten atxilo baina ez zen sekula bertara iritsi, antza, bidean fusilatu zuten, Lantzen; egun 121-A errepidearen bazterrean Lantzeko bide gurutzearen parean dagoen oroitarriak gogoratzen duen bezala[2]. Bere gorpua ez dute oraindik aurkitu.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   «Fondo Documental de la Memoria Histórica en Navarra» memoria-oroimena.unavarra.es . Noiz kontsultatua: 2019-01-08 .
  2.   M.aldude (2018-12-30) Euskara: Francisco Mula Castroren oroitarria Lantzen . Noiz kontsultatua: 2019-01-08 .

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]