Eihar frantses

Wikipedia, Entziklopedia askea
Frantses ihar» orritik birbideratua)
Eihar frantses
Acer monspessulanum fg02.jpg
Iraute egoera

Arrisku txikia (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaSapindales
FamiliaSapindaceae
GeneroaAcer
Espeziea Acer monspessulanum
(L.)

Eihar frantsesa[1] (Acer monspessulanum) Sapindaceae familiako astigar espezie da, Mediterraneo itsasoaren kostaldetatik zabaldutako[2][3] zuhaitza.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tamaina ertaineko zuhaitza da, adaburua hostotsua duena, 10-15 metroko altueraraino hazten dena (oso gutxitan 20 urte arte). Enborrak, batez beste, 75 zentimetroko diametroa du, azal gris ilun eta leunarekin zuhaitz gazteetan eta finki ildaskatuta zaharretan.

Gainontzeko astigar espezieengandik, bere hosto txiki trilobulatuengatik bereizten da, modu bakoitian, 3-6 zentimetrokoak, berde ilun kolorekoak, ukitu apur bat porotsuarekin. Hostoak udazkenean erortzen dira, normalean azaro aldera.

Udaberrian loratzen da, 2-3 zentimetroko pendulu horidun loreekin. Fruituak 3 cm inguruko luzerakoak dira, eta bi hegaxkak ia paraleloak dira.

Aspiezpezieak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espezie honek hainbat azpiespezie eta aldaera ditu. Hona hemen nagusienak:

  • Acer monspessulanum subsp. cinerascens (Boiss.) Yalt.
  • Acer monspessulanum subsp. ibericum (M.Bieb. ex Willd.) Yalt.
  • Acer monspessulanum subsp. microphyllum (Boiss.) Bornm.
  • Acer monspessulanum subsp. persicum (Pojark.) Rech.f.
  • Acer monspessulanum subsp. turcomanicum (Pojark.) Rech.f.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Eihar sarrera Harluxet hiztegian
  2. Rushforth, K. D. (1999). Trees of Britain and Europe. ISBN 0-00-220013-9.
  3. van Gelderen, C.J. & van Gelderen, D.M. (1999). Maples for Gardens: A Color Encyclopedia.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Biologia Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.