Frantziako iraultza eta konbentzioko gerra bertsotan

Wikipedia, Entziklopedia askea
Frantziako iraultza eta konbentzioko gerra bertsotan
Jatorria
Egilea(k)Antonio Zabala
Argitaratze-data1989
IzenburuaFrantziako iraultza eta konbentzioko gerra bertsotan
ArgitaletxeaEtor
Ezaugarriak
Genero artistikoabertsolaritza
Hizkuntzaeuskara

Frantziako iraultza eta konbentzioko gerra bertsotan Antonio Zavalak bi gertaera horien inguruan atondutako bertso-antologia ezaguna da. 1989an plazaratua, egile desberdinen bertso paperak bildu zituen, euskaldunek gertaera horietan izan zuten presentzia azaltzeko, hitzaurre interesgarriarekin batera.[1] Urte haietan sortutako bertso gehienak galduak badira, batzuk gaur egunera heldu dira eta horiek bildu zituen Zavalak, alegia. Liburua Auspoa Liburutegian barruan jaso zen baina Etor argitaletxearen eskutik.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bilduma hau Lehen Euskal Mundu Biltzarrarako prestatu zuen Zavalak baina argitalpena atzeratu zen. Batzar hartan Patri Urkizuk Baionako Euskal Museoaren ekimen antzeko baten berri aurkeztu zuen (Recueil de quelques pieces de vers anciens et nouveaux, 1798.) Beste liburu hori plazaratu zenean Zavalak ezagutzen ez zituen bertso asko ikusi zituen baina bere lanean ez zituen bildu zeren eta iada argitaratuta baitzeuden. Zavalaren liburuan jasotakoak, guztiak, XVIII. mende amaierakoak dira eta gehienak jende eskolatuek jarriak.[2]

Liburuaren antolaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Liburua bi zatitan eratuta dago. Lehenengo zatian, Frantziako Iraultzako bertsoak biltzen dira, 1789tik 1792ra. Bigarrengoan, Konbentzioaren gerra edo Pirinioetako gerraren testuak. Frantziako Errepublikaren eta Espainiako monarkiaren arteko gerra izan zen, 1793 eta 1795 artean Pirinioen inguruan gertatu zena, Frantzian Konbentzio Nazionala agintean zela. Frantziako Iraultzako Lehen Koalizioko Gerra honetan, Espainiak Ingalaterraren laguntza izan zuen, baina Frantzia atera zen garaile.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]