Frantziar India

Wikipedia, Entziklopedia askea
Frantziar establezimenduak Indian
Établissements français de l'Inde
1664 – 1954
Kolonia
Frantziar Indiako bandera

Frantziar Indiako armarria

Hedapena
Geografia
HiriburuaPuducherry
Ekonomia
DiruaFrantziar errupia
Kultura
Hizkuntza(k)frantses
Historia
Aurrekoa
Ekialdeko Indietako Frantziar Konpainia
Ondorengoa
Puducherry

Frantziar India 1668 eta 1954 bitartean Indian izandako antzinako frantziar eremu kolonialen izen orokorra da; 1816tik aurrera, bere izen ofiziala Frantziar establezimenduak Indian (frantsesez: Établissements français de l'Inde) izan zen. Eremu horiek Koromandel kostako Puducherry, Karaikal eta Yanam, Malabar kostako Mahé eta Bengalako Chandernagor izan ziren. Horrez gain, Balasore, Cossimbazar, Yougdia, Daca, Patna, Machilipatnam, Kozhikode eta Suraten kokaturiko establezimendu (loges) batzuk zeuden, baina Frantziako lantegien geldikintzat baino ez ziren hartzen.

Frantziako jabetzako lurrak 1750ean lortu zuen bere urrezko aroa Indian, guztira 1,5 milioi km²-ko azalera eta 100 milioi pertsonako populazioa izanda. 1936ko eremu osoak 510 km² hartzen zituen, horietatik 293 km² Pondicherryko lurraldekoak ziren. 1901ean, 273.185 biztanle zeuden guztira. 1936an, 298.851 biztanle zirela estimatzen zen (gehienak bertakoak), horietatik 187.870 ( % 63) Pondicherryn bizi zirenak -70 frantziar egoiliar barne (administratzaileak, merkatariak eta erlijiosoak) eta europar, estatubatuar edo australiar jatorriko 130 mendebaldar baino apur bat gutxiago-.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Jacques Weber, Pondichéry et les comptoirs de l'Inde après Dupleix, Éditions Denoël, Paris, 1996, p. 347.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Historia
Frantzia
Artikulu hau Frantziako historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.