Frantzisko Egia Beaumont
Frantzisko Egia Beaumont | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Lizarra, 1602 |
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria |
Heriotza | Napoli, c. 1652 (49/50 urte) |
Jarduerak | |
Jarduerak | militarra eta idazlea |
Frantzisko Egia Beaumont (Lizarra, Nafarroa Garaia, 1602 – Napoli, c. 1652) militarra eta idazlea izan zen. Bi urtez Italian gerran aritu ondoren Frantziako eta Kataluniako borroketan jardun zuen, Espainiako erregearen zerbitzuan. Erregezalea zen; Defensa de la verdad contra la proclamación y triunfos de la monarquía de Felipe IV obra idatzi zuen katalanen erasoei aurre egitearren. Komediak ere idatzi zituen: La fe en Pamplona y su primer obispo; Emblemas de San Fermín; Historias del Serenísimo Príncipe Don Carlos de Navarra; El monstruo español en minas y combates, Felice en armas y desgraciado en ellas; Guerras en España y Francia por la parte de Labort, Navarra, la Provincia y Perpiñán, 1634-1642. Obra hauen aztarnarik ez da geratu ordea. Harena da, halaber, Estrella cautiva o historia de la ciudad de Estella y su Merindad obra luzea (1644); lan hau ez da oraindik argitara eman.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011-12-27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.