Fresh (1994ko filma)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Fresh (1994ko filma)
Jatorria
Argitaratze-data 1994
Jatorrizko izenburua Fresh
Jatorrizko hizkuntza ingelesa
Jatorrizko herrialdea Frantzia eta Ameriketako Estatu Batuak
Banatze bidea Eskatu ahalako bideo
Ezaugarriak
Genero artistikoa Krimenezko filma, film dramatikoa eta hood film (en) Itzuli
Iraupena 109 minutu
Kolorea koloretakoa
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k) Boaz Yakin
Gidoigilea(k) Boaz Yakin
Antzezlea(k)
Sean Nelson (en) Itzuli
Giancarlo Esposito
Samuel L. Jackson
N'Bushe Wright
José Zúñiga
[[Kategoria:Sean Nelson (en) Itzuli antzeztutako filmak]]



Ekoizpena
Ekoizlea Lawrence Bender
Konpainia ekoizlea Miramax
Bestelako lanak
Musikagilea Stewart Copeland
Argazki-zuzendaria Adam Holender
Fikzioa
Kontakizunaren tokia New York
Argumentu nagusia xakea
Kanpo estekak
Artikulu hau 1994ko filmari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Fresh».

Fresh Boaz Yakinek 1994an zuzendutako film estatubatuarra da, Randy Ostrow-k eta Lawrence Bender-ek ekoitzia (cameo batean agertzen da Bender). Stewart Copeland The Police taldeko kideak egin zuen soinu-banda.

New Yorkeko babes ofizialeko etxebizitzetako crack epidemiaren garaian (80ko eta 90eko hamarkaden artean izan zena) kokatutako gangsterren film bat da. Hip hop estiloko film gisa merkaturatu zen, Spike Lee zuzendariak eta beste batzuek irekitako bidearen ildoan, baina polemikarik ere izan zen tartean, beltzen filma izanik, Yakin zuzendaria judu zuria baitzen[1].

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Michael 12 urteko mutikoa da protagonista, Fresh ezizenez, (Sean Nelson da aktorea), eta auzoko gangsterrentzat errekaduak egiten ditu droga garraiatzen, batez ere Esteban jauntxoarentzat (Giancarlo Esposito).

Mutilaren aita xake azkarreko maisu bat da, Samuel L. Jackson-ek gorpuztua, alkoholikoa, eta hala ere, xakearen bidez semea hezitzen saiatzen da. Xake ikasgaietan inspiratuta egoerari buelta eman nahi dio Freshek, bere arreba adiktoa (N'Bushe Wright) eta bere burua ere gangsterren droga mundutik ateratzeko plan bat prestatzen du, zeinean polizia latino baten laguntza ere izango du (Perez sarjentua, José Zuñigak antzeztua).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) «La decadencia del poder negro de Spike Lee» El Confidencial 2017-04-07 Noiz kontsultatua: 2019-08-13.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]