Friedrich Maximilian von Klinger

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Friedrich Maximilian von Klingerren erretratua

Friedrich Maximilian von Klinger alemaniar antzerkigilea eta eleberrigilea (Frankfurt, 1752ko otsailaren 17a - Dorpat, Estonia, 1831ko otsailaren 25a). 1776an Sturm und Drang (Ekaitza eta hatsa) drama argitaratu zuen; izen hori hartu zuen gero Alemanian arrazionalismoaren kontra eta sentimenaren alde agertu zen literatura-mugimenduak. Klingerren obra asko Prometeoren gisako heroi baten inguruan eratuak dira. Obra horietan onenetakoa Die Zwillinge (1776, Bizkiak) da. Literaturaren historian Klingerrek izan duen garrantzia inork ez du zalantzan jartzen; haren literaturaren kalitatea, aldiz, aski eztabaidagarria da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Friedrich Maximilian von Klinger