Fukuoka SoftBank Hawks

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Fukuoka SoftBank Hawks
Aurreko izenak Nankai (1938–1944)
Kinki Nippon (1944–1945)
Great Ring (1946–1947)
Nankai Hawks (1947–1988)
Fukuoka Daiei Hawks (1989–2004)
Fukuoka SoftBank Hawks (2005– )
Ezizenak Taka (鷹, Belatza)
Liga Ozeano Bareko Liga
Estadio Fukuoka Dome
Irekiera 1993
Edukiera 38.561
Presidente Japonia SoftBank
Managerra Japonia Koji Akiyama
Webgune ofiziala
Fukuoka Dome estadioa.

Fukuoka SoftBank Hawks (japonieraz: 福岡ソフトバンクホークス Fukuoka Sofutobanku Hōkusu?) Japoniako beisbol talde arrakastatsua da, Fukuoka hirikoa. Japoniako Serieak 5 aldiz irabazi ditu, bigarrena da palmaresean, eta Ozeano Bareko Liga 16 aldiz. SoftBank banketxeak babesten du taldea.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1938an Nankai Hawks izenaz sortu zen Osaka hirian, izan ere Nankai Trenbide Elektrikoak konpainiaren babesean eratu baitzen. Lehenengo bi hamarkadetan (50. eta 60.) Ozeano Bareko Ligako talde arrakastatsuena izan zen Japoniako bi Serie eta Ozeano Bareko hamar liga irabaziz. Hurrengo urteetan aldiz larri ibili zen eta azkenean 1988an Fukuokako Daiei konpainiak hartu zuen.

26 urtetan titulurik lortu gabe egon ondoren 1999an Ozeano Bareko Liga eta Japoniako Serieak eskuratu zituen eta ordutik maila bikaina erakutsi du, beste bi Serie irabaziz. 2014an eta 2015ean Ozeano Bareko Liga eta Japoniako Serieak irabazi ditu.

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Japoniako Serieak (7): 1959, 1964, 1999, 2003, 2011, 2014, 2015.
  • Ozeano Bareko Liga (17): 1951, 1952, 1953, 1955, 1959, 1961, 1964, 1965, 1966, 1973, 1999, 2000, 2003, 2010, 2011, 2014, 2015.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Fukuoka SoftBank Hawks Aldatu lotura Wikidatan