Fulda ibaia
| Fulda | |
|---|---|
| Datu orokorrak | |
| Garaiera | 121 m |
| Mota | ibaia |
| Luzera | 218 km |
| Geografia | |
![]() | |
| Koordenatuak | 50°29′31″N 9°57′13″E / 50.4919°N 9.9536°E |
| Estatu burujabe | |
| Alemaniako estatua | |
| Hidrografia | |
| Ibaiadarrak | ikusi
|
| Arroaren azalera | 6.947 km² |
| Arro hidrografikoa | Weser Basin (en) |
| Ur-emaria | 67 m³/s |
| Bokalea () | Weser |
Fulda Hessen alemaniar estatuan hasten den ibaia da. Werra ibaiarekin Hannoversch Münden herrian batzen denean, Weser ibaia sortzen du.
Iturburua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ibai honen iturburua Wasserkuppen dago, Rhön mendietan. Mendi hauek, Hesse, Bavaria eta Turingia artean daude.
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bere ibilbidearen lehen herena ipar-mendebalderanzko norantzan egiten du. Ondoren, 36 kilometro inguru, ipar-ekialderantz egiten du, Bad Hersfeld herri inguruan, berriz ipar-mendebalderantz egiten duen arte. Azkenik Kassel herrira heldu baino lehenxeago, berriz, ipar-ekialderantz egiten du, Hannoversch Münden herrian Werra ibaiarekin bat egin eta Weser ibaia sortzen duen arte.
Arroa eta luzera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ibai honen arroak hartzen duen azalera, 6.932 kilometro koadrokoa da. Bere luzera, berriz, Werra ibaiarekin Hannoversch Münden herrian bat egiten duen arte, 218 kilometrokoa da.
