Funts bermatu

Wikipedia, Entziklopedia askea

Funts bermatua etorkizunean errentagarritasun jakin bat lortuko dela bermatzen duten funtsak dira. Arriskatu nahi ez duten inbertitzaileentzat esklusiboki diseinaturiko produktuak dira; hain zuzen ere, errenta finkoko merkatuan eginiko inbertsio tipikoak eskain diezaiekeena baino errentagarritasun handiagoa lortu nahi dutenentzakoak. Batere arriskurik gabeko inbertsioak dira[1].

Funts horiekin, inbertitzailearen dirua guztiz aseguratua dago operazioa itundu orduko. Aurrezkien errentagarritasuna urte batetik hamarrera bitarteko epeetan garantiza daiteke. Funtsa eskaintzen duen gestoreak hirugarren baten bitartez (banku bat) bermatzen du diruaren gutxieneko etekina. Itunduriko epea betetakoan, baldin gestoreak ezin badu promesturiko irabazia ordaindu, banketxeak bermatuko du operazioa, eta inbertitzaileari hark ordainduko dio dagokion diru-kopurua[1].

Funts bermatuetan inbertitu baino lehen, komeni da aurrez jakitea noiz beharko den inbertitzen den dirua, ezen, partaideak bere aurrezkia aurreikusiriko edo itunduriko epea baino lehen erretiratzen badu, dirua itzultzeagatiko komisio bat ordaindu beharko du. Komisio hori %5eraino irits daiteke[1].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c Udalaitz, Daniel. (2004ko irailaren 12a). «Zer da: Funtz garantizatuak» Argia CC-BY-SA lizentzia.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]