Gérard Desargues
Gérard Desargues | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Lyon, 1591ko martxoaren 2a |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | Lyon, 1661eko urriaren 9a (70 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | matematikaria, arkitektoa, ingeniaria eta militarra |
Lantokia(k) | Paris eta Lyon |
Gérard Desargues (Lyon, Frantzia, 1591ko otsailaren 21a - 1661) ingeniaria eta matematikaria izan zen. Lan handia egin zuen matematika alorrean. Harena da Desarguesen teorema izenaz ezagutzen dena. Era berean, ikerketa sakonak egin zituen sekzio konikoei eta hirukiei buruz; azterketa horietan oinarrituta landu zuen Ponceletek bere teoria irudi homologikoei buruz.
Lan aipagarriak: Traité de la section perspective (1636). Brouillon projet d´une atteinte aux événements des rencontres d´une cône avec un plan (1639). Azken liburu horretan geometria proiektiboaren oinarriak idatzi zituen, eta lan horrek eragin handia izan zuen Pascalengan.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
![]() |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gérard Desargues ![]() |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.