GEZKI-Gizarte Ekonomia eta Zuzenbide Kooperatiboaren Institutua

Wikipedia, Entziklopedia askea
GEZKI-Gizarte Ekonomia eta Zuzenbide Kooperatiboaren Institutua
Datuak
Motaikertaldea eta pertsona juridikoa
Jarduera
Honen parteEuskal Herriko Unibertsitatea
Erabilitako hizkuntzaeuskara
Historia
Sorrera1986
webgune ofiziala
GEZKI taldeko kideak (2019)

GEZKI Institutua (edo Gizarte Ekonomia eta Zuzenbide Kooperatiboaren Institutua), diziplina arteko Unibertsitate-institutua da, 1986an UPV/EHUn sortu zena. Bere helburu nagusia Euskal Herrian nabarmena den Gizarte Ekonomiako eta mugimendu kooperatiboko erakundeen gaineko ezagutzan eta hedapenean sakontzea da.[1]

GEZKI taldeak 2021eko udako ikastoetan antolatutako ikastaroa

Lau jarduera-ardatzetan aritzen da: ikerkuntza, prestakuntza, hedapena eta interkooperazioa. Lantzen dituzten ikerketa-ildoak hauek dira:[2]

  • Demokrazia eta langileen parte hartzea enpresan
  • Ekonomia sozial eta solidarioa eta berrikuntza soziala
  • Gizarte ekonomiako erakundeen gobernantza eta zuzenbidea
  • Gizarte ekonomiaren sustapenerako politika publikoak
  • Globalizazioa eta kooperatiben nazioarteratzea

EHUko Zuzenbide Fakultatea eta Eusko Jaurlaritzako Lan, Osasun, eta Giza Segurantza Sailaren arteko lankidetza hitzarmen bitartez. Ondoren, 1999ko Urriaren 19an, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak, 355/1999 Dekretuaren bidez, GEZKI formalki eta behin betikotasunez eratzea erabaki zuen.

Karlos Santamaria Zentroko ikerketa taldeen solairuan kokatzen da Institutuaren egoitza, Elhuyar Plaza 2, 20018 helbidean, Donostian.

Zuzendaritza-taldea Aitor Bengoetxea Alkorta eta Aitziber Etxezarreta Etxarri irakasleek osatzen zuten 2021ean.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]