Gaïnas

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Gaïnas
Bizitza
Jaiotza IV. mendea (egutegi gregorianoa)
Herrialdea Antzinako Erroma
Talde etnikoa Godoa
Heriotza 401 ( urte)
Heriotza modua : guduan hila
Jarduerak
Jarduerak Magister milituma

Gaïnas (400ean hila), Teodosio I.a Handiaren eta honen seme eta oinordeko izan zen Arkadioren erregealdietan zerbitzatu zuen Bizantziar Inperioko buruzagi godo anbiziotsu bat izan zen.

Gaïnasek, bere karrera militarra, oinezko soldadu bezala hasi zuen, eta, aurrerago, Teodosioren armadako barbaroen talde bat zuzendu zuen Flavio Eugenio usurpatzailearen aurka, 394an. 395ean, Flavio Estilikon eta Eutropiorekin indarrak bateratu zituen Ekialdeko pretorioaren prefektua zen Rufino erorrarazteko. 399an, Leoren ordezko izan zen magister militum karguan, azken honek, Tribigildo buruzagi ostrogodoak zuzendutako inbasioak gelditzeko saiakeran huts egin ondoren. Gaïnasek ere huts egin zuen inbasio horiek geldiarazteko orduan, Arkadio enperadorearen aholkularia zen Eutropiori errua bota zion arren. Etsaitasun hau, Gaïnasen eta Eudoxia enperatrizak bultzatutako Eutropioren exekuzioarekin amaitu zen.

Egoera kontrolatzeko bere ezintasunagatik geroz eta atsekabetuago, Gaïnasek, ministro gehiago kargutik kentzea eskatu zuen. Gaïnasek Tribigildorekin zituen konpromisoek, honekin azpijokoan ari zenaren zurrumurruak sustatu zituzten, eta, Konstantinoplara 400ean itzuli zenean, herri matxinada bat piztu zen, eta bere lagunetako 7.000, jendilajeak erailak izan ziren, Eudoxia enperatrizak bultzatu zuena.

Erantzun bezala, Gaïnas eta bere soldaduak, Helespontotik ihes egiten saiatu ziren, baina bere flota, Fravitta izeneko hirugarren buruzagi godo batek aurkitu eta suntsitu zuen. Gudu honen ondoren, Gaïnas eta honi geratzen zitzaizkion soldaduak, Uldin buruzagi zuten hunoek harrapatu zituzten, Danubiotik iparraldera ihes egiten saiatzen ari ziren bitartean. Gaïnas eraila izan zen, eta bere burua, Uldinek bidali zion Arkadiori opari bezala.