Uldin

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Uldin (412an hila, Arkadio eta Teodosio II.aren erregealdietan Danubiotik haratago aurkitzen ziren hunoen lehen buruzagietako bat izan zen. Baina sekula ez zuen hunoen gaineko erabateko kontrolik izan.

Uldini buruz dagoen lehen berria, 400eko abenduan da, Gaïnasi burua moztu zionean eta honen burua Arkadio enperadoreari opari bezala bidali zionean. Bost urte beranduago, Uldinek, tropekin lagundu zuen, bere aliatu esziroak barne, Flavio Estilikon magister militumari, Radagaisoren bisigodoen aurka laguntzen.

Uldinek, Mesia inbaditu zuen 408an, baina milaka galerekin kanporatua izan zen.

Uldin 412an hil zen, eta hunoak zatitu egin ziren.