Edukira joan

Gaberako aterbea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gaberako aterbea
Negu Gorriaken eta Mikel Laboaren musika-lana
Egilea(k)Negu Gorriak eta Mikel Laboa
Argitaratze-data1972
IzenburuaGaberako aterbea
Ezaugarriak
HitzakBertolt Brecht

Gaberako aterbea Bertolt Brechten Die Nachtlager[1] poeman oinarritutako Mikel Laboaren abestia izan zen[2], lehendabizikoz 1972an Euskal Kanta Berria albumean agertu zena. 1989an Berriro, Hamabi diskoan berrargitaratu zuen, Iñaki Salvadorren konponketekin[3].

Negu Gorriak taldeak 1990ean bere bertsioa egin zuen Txerokee, Mikel Laboaren Kantak omenezko albumerako. Taldeak lehenengo estrofatik hartu zuten bere izena hain zuzen ere:

«

Kontatu didate Nueva York-en
Broadway eta 26 karrikaren kantoian,
Negu gorrian, gizon batek gabero
jendeari otoi eskatzen
aterbea bilatzen duela
bilutsirik daudenentzat.

[oh 1]
»

Gero irundar taldeak Negu Gorriak diskoaren barnean ere kaleratu zuen.

  1. ↑

    Ich höre, dass in New York
    An der Ecke der 26. Straße und des Broadway
    Während der Wintermonate jeden Abend ein Mann steht
    Und den Obdachlosen, die sich ansammeln
    Durch Bitten an Vorübergehende ein Nachtlager verschafft.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. ↑ «Die Nachtlager – Bertolt Brecht (1931)», Midnight Reading Sessions (Alemanez), 2014ko abenduaren 10a (kontsulta data: 2024ko urriaren 23a).
  2. ↑ «Gaberako aterbea», www.badok.eus (kontsulta data: 2024ko urriaren 23a).
  3. ↑ Sarrión Andaluz, José; Vázquez Álvarez, Iñaki (2024ko irailaren 6a), Salvador Salvador López Arnal, la humildad de un sabio López Arnal, la humildad de un sabio, Dykinson, doi:10.14679/3294, ISBN 978-84-1070-107-6 (kontsulta data: 2024ko urriaren 23a).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]