Euskal Kanta Berria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Euskal Kanta Berria
Mikel Laboa(r)en Estudioko grabazioa
Argitaratze data 1979
Diskoetxea Elkar

Euskal Kanta Berria Mikel Laboaren disko bat da, 1979an argitaratua. Aurretik argitaratu ziren 45 rpm-ko lau diskoetan jasotakoak biltzen ditu. Kanta gehienak herrikoiak edota Bertolt Brechtenak dira. Beste bi kanta Gabriel Arestirenak dira, eta Daniel Landartena zein Joxe Antonio Artzena beste bana. 1996an Egin egunkariak Euskal Kantariak bilduman berrargitaratu zuen. Berez ez zen albuma, kantuen bilduma baizik.

Abestiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. "Egun da Santimamiña". Hitzak: Gabriel Aresti.
  2. "Goizuetan". Hitzak: Herrikoia.
  3. "Urtsuako kanta". Herrikoia.
  4. "Apur dezagun katea". Hitzak: Gabriel Aresti
  5. "Munduaren esker ona". Hitzak: Bertolt Brecht
  6. "Liluraren kontra". Hitzak: Bertolt Brecht
  7. "Haika mutil". Herrikoia.
  8. "Iturengo arotza". Herrikoia.
  9. "Zure begiek". Hitzak: Daniel Landart
  10. "Zilbor hesteak". Hitzak: J.A. Artze
  11. "Denak ala inor ez". Hitzak: Bertolt Brecht
  12. "Gaberako aterbea". Hitzak: Bertolt Brecht

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]