Negu Gorriak (diskoa)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Negu Gorriak
Negu Gorriak(r)en
Argitaratze data 1990eko ekaina
Grabazioa IZ estudioa, 1990eko maiatza
Musika mota Hardcore, Rock, Reggae, Hip hop
Iraupena 33:49 (originala)
36:19 (Berrargitarapena)
Hizkuntza Euskara
Diskoetxea Oihuka, Esan Ozenki
Ekoizpena Negu Gorriak
Negu Gorriak(r)en kronologia
Negu Gorriak Gure Jarrera (1991)

Negu Gorriak, Negu Gorriak taldearen lehen diskoa da, Lp formatuan kaleratu zuena.1990eko ekainean argitaratu zuen Oihuka diskoetxeak[1]. Abesti guztiak, Negu Gorriak taldearenak dira Bide baten bila abestia izan ezik. Abesti hau, Rich Kids on Lsd taldearen moldaketa bat da. Honez gain, Nahi duzuena (Milenia II) abestiaren letra Xabier Montoiarena da.


Muguruzatarren proiektu berriaren sekretua erabatekoa izan zen. Ez zuten kontzerturik ematen eta ez zuten deus esan disko berriari buruz. Lehenengo «aurkezpena» 1990eko maiatzaren 4an Parisera Public Enemy ikustera zihoan autobus batean egin zuten[2]

Kritikariek ideia onak zituen[3] sarbide-albumtzat jo zuten[4], gero hobetuak izango zirenak[5].

Bi singleak atera zituzten albuma saltzeko: hurrenez hurren ekainean eta abenduan argitaraturiko «Radio Rahim» eta «Bertso-Hop».

Hala ere, 1996an, Esan Ozenki zigiluak berriz argitaratu zuen, oraingoan cd formatuan eta Mikel Laboa kantariaren Gaberako aterbea bertsioa gehituz. Abesti hau, Txerokee, Mikel Laboaren Kantak CD bilduman kaleratua izan zen lehenagotik 1990ean.

Abestien zerrenda[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Esan ozenki
  2. Irakatsi ziguten historia
  3. NG dator
  4. Azken tangoa
  5. Nahi duzuena (Milenioa II)
  6. Amodiozko kanta
  7. Bertso-Hop
  8. Radio Rahim
  9. Seinalea
  10. Nire bizitza osoa
  11. Malkoak
  12. Napartheid
  13. Raggamuffin jaia
  14. Bide baten bila
  15. Gaberako aterbea (1996ko berrargitarapenean gehitu zuten abestia)

Taldekideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bateria eta baxua grabatzeko, erritmo kaxa bat eta sampler batzuk erabili zituzten.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]