Gabriel Olaizola

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Gabriel Olaizola
Bizitza
Jaiotza Hernani, 1891
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza 1973 (81/82 urte)
Jarduerak

Gabriel Olaizola Gabarain (Hernani, 1891 - 1973) gipuzkoar abeslaria (baxua) eta abesbatza-zuzendaria izan zen. Donostian jarri zen bizitzen Sekundino Esnaolak eskatuta eta Donostiako Abesbatzako kide egin zen 1916. urtean. Hasierako emanaldi arrakastatsuek (Beethovenen IX. sinfonia, Usandizagaren Mendi-Mendiyan, Berliozen Faustoren kondenatzea, Brahmsen Requiema) bidea zabaldu zioten eta Europako antzezleku garrantzitsuetan abestu zuen (Lisboa, Milan, Madril, Bartzelona, Napoli, Paris, Montecarlo, Venezia, Marseilla, Palermo). Antzezlekuetatik erretiratu zenean abesbatzak sortu (Eusko-Abesbatza, Eresoinka, Schola Cantorum) eta zuzendu zituen. Txalo ugari jaso zituen Eresoinka abesbatzarekin, erbesteko urteetan, Belgika, Frantzia, Holanda eta Ingalaterrako hiriburuetan.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]