Gabriela Jauregi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gabriela Jauregi

Bizitza
JaiotzaMexiko Hiria, 1979 (44/45 urte)
Herrialdea Mexiko
Hezkuntza
HeziketaHegoaldeko Kaliforniako Unibertsitatea
University of California, Irvine (en) Itzuli
University of California, Riverside (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakidazlea

Gabriela Jauregi (Mexiko Hiria, 1979) mexikar idazlea, poeta eta literatura kritikaria da.[1][2]

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gabriela Mexiko Hirian jaio eta hazi zen. Ikasketa gehienak Estatu Batuetan egin zituen, Riversideko Kaliforniako Unibertsitatean sorkuntza-idazketan maistra egin zen, Irvineko Kaliforniako Unibertsitatean literaturako maistra ikasketak egin zituen Kaliforniako Hegoaldeko Unibertsitatean literatura konparatuan doktoretza egin zuen.[3][4] Argitalpenak ingelesez eta gaztelaniaz egin ditu, Controlled Decay poesia-bilduma (2008) eta La memoria de las cosas (2015) ipuin-bilduma barne. Halaber, Taller de taquimecanografía (2012) lanaren egileetako bat izan zen. Sur+ argitaletxeen kolektiboaren sortzaileetakoa da.[5] Gainera, Aura Estrada Sariaren epaimahaiko lehendakaria ere bada.[6]

2017an, Bogotá39 zerrendan sartu zen, non Latinoamerikako 39 urtetik beherako idazle garrantzitsuenak aipatzen diren.[7][8]

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Controlled Decay [Ingeles]. Akashic Books, 2008.
  • Taller de taquimecanografía. Tumbona Ediciones, 2011(Aura Estrada, Laureana Toledo eta Mónica de la Torre-rekin).[9]
  • La memoria de las cosas. Sexto piso, 2015. [10]
  • Leash Seeks Lost Bitch [Ingeles]. Song Cave, 2016.
  • ManyFiestas! [Inglés]. Gato Negro Ediciones, 2017.[11]
  • Tsunami [Edizioa eta hitzaurrea]. Sexto piso, 2018.[12]
  • Herramientas desobedientes, en Jauregui, G. (ed.). Sexto piso, 2018. [12]
  • Tsunami 2 [Edizioa eta hitzaurrea]. Sexto piso, 2020.[13]
  • Feral [Egilea]. Sexto piso, 2022 [14]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]