Gaitun harrautsia (Pimpinella saxifraga) Umbelliferae familiako landarea da, Europa eta mendebaldeko Asiako eskualde epeletan bizi dena.[1] Izen arruntak kontrakoa dioen arren, ez da harrautsi bat. Hala ere, erabilera diuretikoak ere baditu.
40 eta 60 cm arteko altuera hartzen duen landare belarkara da. Oinarritik hasten dira hostoak ateratzen eta zurtoinean zehar era txandakatuan banatzen dira[2].
Aterkin itxuran unbelak osatzen ditzten lore tiki ugari ditu. Loreek 1mm inguruko petalo zuriak dituzte.
Landare hemikriptofitoa da, hau da, landare iraunkorra da baina negua iristean hostoak eta zurtoinak galtzen ditu eta lurrazian, azaletik gertu"izkutatuta" gelditzen da, udaberrian berriz ateratzeko[3].