Gaizka Tokero

Wikipedia(e)tik
Gaizka Toquero» orritik birbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Gaizka Tokero
Gaizka Toquero.jpg
Bizitza
Jaiotza Gasteiz1984ko abuztuaren 9a (32 urte)
Herrialdea  Araba, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Lanbidea
Lanbidea futbolaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Flag of None.svg Deportivo Alaves B 2003-2005
Flag of None.svg Deportivo Alaves B 2005-2006 29 2
Flag of None.svg Lemona Kirol Elkartea 2006-2007 33 0
Flag of None.svg Sestao River Club 2007-2008 37 5
600px Gray HEX-C0C0C0 White Red HEX-EE3123 Black.svg Bilboko Athletic Kluba 2008-2015 156 20
Flag of None.svg Eibar KE 2008-2008 16 4
Flag of None.svg Euskal Herriko futbol selekzioa 2010-
Flag of None.svg Deportivo Alavés 2015-
 
Posizio edo espezialitatea aurrelaria
Pisua 79±0 kilogramo
Altuera 182 zentimetro

Gaizka Tokero,[1] jaiotzeko izen-deiturez Gaizka Toquero Pinedo (Gasteiz, Araba, 1984ko abuztuaren 9a), eta Tokero nahiz Toquero deituraz ezaguna, futbolaria da, eta Deportivo Alavés taldearen aurrelari jokatzen du.

Athletic Club futbol taldeak harengan arreta jarri zuen 2008an. Joaquín Caparrósen egitasmoetan sartzen ez zenez, Eibarren entrenatzaile berriak, Carlos Pousok, bere taldean sartu zuen, Sestao taldean entrenatu eta gero. Hala ere, Athleticek neguko merkatuan berreskuratu zuen. 2009ko martxoaren 4an Athletic Futboleko Espainiako Errege Kopara sailkatzea lortu zuen Toquerok, Sevilla FCren kontra (3-0) sartutako golaren ondorioz. Bere lehenengo gola, BBVA Ligan, 2009ko apirilaren 21ean sartu zuen, Deportivo Numancia de Soria taldearen kontra Nuevo Estadio Los Pajaritos zelaian. Partida hartan Athleticen lehenengo gola sartu zuen, eta 1-2 bukatuko zuten.

Toqueroren kamisetaren zenbakia 2a da. Zenbaki hori ez da oso ohikoa aurrelari batentzat, baina Athletic Clubean sartu zenean, lehenengo taldean libre zegoen zenbaki bakarra zen.

2009ko maiatzaren 13an Athletic Clubaren gol bakarra sartu zuen 2009ko Futboleko Espainiako Errege Kopan, baina 1-4 galdu zuen bere taldeak FC Barcelonaren kontra.

2014ko udan, Athleticek esan zion ez zuela aintzakotzat hartuko, eta bere kontratua amaitzeko oraindik bi urte geratzen zirenez, SD Eibarri uztea proposatu zioten, baina jokalariak ezetz esan eta Athleticen geratu zen.[2] Urte bereko neguko merkatuan, beste irteera bat proposatu zion, CD Mirandésera hain zuzen ere, baina berriro ere ezetz esan zuen.[3] 2014/14 denboraldian, txapelketa guztietan 46 minutu baino ez zituen jokatu guztira. Azkenik, 2015eko uztailan, Athleticekin zuen kontratua bukatzeko akordio batera heldu ziren. Aurrelariak 24 gol sartu zituen Athleticen jokatu zuen 7 denboraldietan. Gaur egun, Alavés futbol taldean jokatzen du.

Estatistikak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2015ko Maiatzak 31n eguneratua. Datu ofizialak.

Taldea Maila Denboraldia Liga Kopa Champions League UEFA Superkopa Denera
JP G JP G JP G JP G JP G JP G
Alaves C
Euskal Herria
3. 2003/04 - - - - - - - - - - - -
3. 2004/05 - - - - - - - - - - - -
Denera - - - - - - - - - - - -
Alaves Aficionados
Euskal Herria
2.B 2005/06 29 2 - - - - - - - - 29 2
Denera 29 2 - - - - - - - - 29 2
Lemoa
Euskal Herria
2.B 2006/07 33 0 1 0 - - - - - - 34 0
Denera 33 0 1 0 - - - - - - 34 0
Sestao River
Euskal Herria
2.B 2007/08 37 5 1 0 - - - - - - 38 5
Denera 37 5 1 0 - - - - - - 38 5
Eibar
Euskal Herria
2. 2008/09 16 4 1 0 - - - - - - 17 4
Denera 16 4 1 0 - - - - - - 17 4
Athletic
Euskal Herria
1. 2008/09 20 1 6 2 - - - - - - 26 3
1. 2009/10 31 8 2 0 - - 9 0 2 0 44 8
1. 2010/11 30 7 3 0 - - - - - - 33 7
1. 2011/12 35 4 7 1 - - 14 0 - - 56 5
1. 2012/13 16 0 1 0 - - 5 2 - - 22 2
1. 2013/14 20 0 1 0 - - - - - - 21 0
1. 2014/15 4 0 0 0 1 0 0 0 - - 5 0
Denera 156 20 20 3 1 0 28 2 2 0 207 25
Alaves
Euskal Herria
2. 2015/16 39 9 2 0 - - - - - - 41 9
1. 2016/17 - - - - - - - - - - - -
Denera 39 9 2 0 - - - - - - 41 9
Ibilbide osoan 310 40 25 3 1 0 28 2 2 0 366 45

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Nahiz eta Toquero berez euskal abizena ez den, euskal abizena balitz bezala k-rekin idatzita agertzen da maiz hedabideetan (ikus, adibidez, albiste hau edo hau). Hau Euskal Wikipedia denez, euskal grafiara moldatutako formari ematen zaio lehentasuna.
  2.   Toquero quiere seguir en el Athletic - Navarra Deportiva, http://www.navarradeportiva.com/2014/08/14/toquero-quiere-seguir-en-el-athletic/. Noiz kontsultatua: 2016-12-28 .
  3. Txantiloi:Es-ES  «Toquero, posible refuerzo del Mirandés», 100x100 fan, 2015-01-24, http://100x100fan.com/toquero-fichaje-mirandes-mercado-invierno/. Noiz kontsultatua: 2016-12-28 .

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]