Eibar KE

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Eibar Kirol Elkartea
Ezizena(k) Armaginak
Sorrera 1940 (77 urte)
Futbol zelaia Ipurua
(edukiera: 5.250 lagun)
Presidentea Euskal Herria Amaia Gorostiza
Entrenatzailea Euskal Herria Jose Luis Mendilibar
Liga La Liga
2016-17 1. maila, 10.a
Webgunea http://www.sdeibar.com
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
3. koloreak
Eibar taldea Lehen mailarako igoera ospatzen.
Gipuzkoarren arteko derbia lehen mailan.
Valentziaren aurkako partida euripean.

Eibar KE (izen osoa Eibar Kirol Elkartea, gaztelaniaz S.D. Eibar edo Sociedad Deportiva Eibar) Eibarko futbol talde nagusia da, 1. mailan jokatzen duena.

Espainako futbol txapelketako bigarren mailan jarraian denboraldi gehien, 18 denboraldi, igaro duen futbol taldea da. Guztira 25 denboraldi egin ditu Bigarren mailan. 2014-15 urtean historian lehenbizikoz Lehen Mailan jokatu du. 2014ko abuztuaren 24an Realaren aurka 1-0 gailenduz egin zuen debuta.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sorrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eibar Kirol Elkartea 1940ko azaroaren 30ean sortu zen, Deportivo Gallo eta Unión Deportiva Eibarresa elkartu zirenean. Hasiera batean Eibar Futbol Kluba izena hartu zuen, eta gero, Eibar Kirol Elkartea izatera pasatu zen.

Eskualde mailako txapelketatan jokatzen hasi zen eta kolore klasikoak 1943-44 denboraldian hartu zituen Gipuzkoako Federazioak FC Barcelonaren ekipamendua oparitzerakoan, herriko koloreekin bat egiten baitu. 1948an Ipurua futbol zelaia inauguratu zen.

Bigarren mailako lehen aroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1952-53 denboraldian Bigarren Mailara igo zen eta 1957-58 denboraldira arte egon zen zilarrezko mailan. Urte horietan Espainiako Afizionatuen txapelketa birritan irabazi zuen, 1953an Rayo Vallecano finalean 7-1 garaituz eta 1956an Sevilla FC Amateur 3-0 gaindituz.

Hirugarren mailan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hurrengo 28 urteak hirugarren mailan egin zituen. Urte horietan 14 promozio jokatu zituen, 1986an bigarren B mailara igo arte. Urte honetan gogoangarria izan zen Coria CF taldearen aurka gainditutako knporaketa. Hurrengo urtean, 1987-88 denboraldian, Bigarren A mailara igo zen, Alfonso Barasoain gernikarraren eskutik. Aipatu beharrekoa da rte hartan ez zuela partidarik galdu. 1990an taldearen 50. urteurrena ospatzeko Ipuruan Ajax Amsterdamen aurkako partida jokatu zen eta 1-1 berdindu zuten.

Bigarren mailan 18 urte jarraian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Orduz geroztik, 18 denboraldi jarraian mantendu zen kategoria horretan, bigarren mailan, 2005 urte arte. Horrela, Eibar taldea Espainako futbol txapelketako bigarren mailan jarraian denboraldi gehien igaro duen futbol taldea da. Hasierako urteetan azken momentutan salbatzea lortu bazuen ere 1995 eta 1997an bosgarren postuak ere lortu zituen. 2004 urtean Errege Kopako final zortzirenetara iritsi zen. Kanporaketa hura Real Madrilen aurka jokatu zuen, etxean 1-1 egin eta Santiago Bernabeun 2-0 galduta kanporatua izan zen.

2004-05 urtean laugarren amaitu zuen liga baina hurrengo urtean maila galdu zuen. Urte bakarra egin zuen Bigarren B mailan eta berriz igotzea lortu zuen, oraingoan bi denboralditarako.

Lehen mailan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eibar - Sevilla.

2012an Gaizka Garitano entrenatzaileak lehen taldearen ardura hartu zuen eta lehenengo denboraldian Eibarrek berriz jokatu zituen Errege Kopako final zortzirenak. Besteak beste Athletic taldea kanporatu zuen eta azkenean Malagak gainditu zuen. Hala ere urte horretan saria izan zuen bigarren A mailara igotzea lortu baitzuen. 2013-14 denboraldian Bigarren A Mailako aurrekontu txikienarekin (4 milioi euro) maila mantentzea zuen helburu baina denboraldi bikaina eginez 2014ko maiatzaren 25an Eibar Kirol Elkarteak Alavesi Ipuruan 1-0 irabazi eta Lehen Mailarako igoera lortu zuen. Bigarren mailako txapelduna gelditu zen gainera.

Kirol mailan lorturikoa administrazio mailan lortu behar izan zuen kapital zabalkundea egin beharra izan baitzuen Espainiako Federazioak eskatzen zion 1.700.000 eurotako abala jarri ahal izateko, bestela bigarren B mailara jeitsiaraziko zuten. Halako diru kopuru handia izanik bazkide kanpaina abiarazi zuten eta Euskal Herrian ezezik Europa zein beste kontinentetatik ere elkartasun itzela jaso zuen. Azkenik epearen aurretik dirua biltzea lortu zuen.

Lehen mailan 2014ko abuztuaren 24an Realaren aurka egin zuen debuta eta 1931-32 denboralditik jokatu gabe zegoen derbi gipuzkoarra jokatu zen beraz. Derbi hura Eibarrek irabazi zuen gainera, 1-0 gailenduz. Denboraldi hasiera bikaina izan zuen eta lehen itzulia bukatzerakoan 8. postuan egon zen, euskal taldeen artean lehenengoa. Bigarren itzulia ordea oso gaizki hasi zuen eta lehen hamar partidak erreskadan galdu zituen. Lehen itzuliko errentari esker 36. jardunaldirarte ez zen jeitsiera postuetan sartu baina amaieran hiru talderen arteko berdinketa izan zen eta Eibarri maila galtzea tokatu zitzaion. Hala ere Elx taldea bigarren B mailara jeitsiarazi zuten zituen zorren erruz eta Eibar lehen mailan mantendu zen.

Denboraldi berrirako Jose Luis Mendilibar entrenatzailea fitxatu zuen eta hasierako entrenamenduak 9 gizonekin eginda zalantzak sortu ziren. Ondoren 16 jokalari berri etorri ziren, tartean Borja Bastón (goleatzaile nagusia izan dena) eta gabonetan Takeshi Inui japoniarra. 2015eko uztailaren 18an taldearen 75. urteurrena ospatzeko Ipuruan Celtic Glasgowren aurkako partida jokatu zen eta 1-4 irabazi zuten eskoziarrek. Denboraldia hala ere bikain hasi zuen eta lehen itzulia 6. postuan amaitu zuen. Aurreko urtean bezala bigarren itzulian okerrago ibili zen baina hiru jardunaldiren faltan matematikoki salbatu zen eta azkenean 14. postuan amaitu zuen, denboraldi guztian lehen hamarren artean egon ondoren.

2016-17 denboraldia orain arteko onena izan da. 15 partida irabazita 10. postua eskuratu du, baina azkenaurreko jardunaldirarte 8. postuan egon da.

Lagunartekoak atzerrian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bi lagunarteko jokatu ditu Frantzian, Estatu Espainiarretik kanpora jokaturiko lehenak, eta biak irabazi ditu Frantziako lehen mailako taldeen aurka, Girondins de Bordeauxi 0-5 eta Toulouse FC-ri 1-3 sartuaz. Maiatzean Estatu Batuetara joan zen eta Philadelphia Fury-rekin 1-1 berdindu eta New York Cosmos-ekin 2-2 berdindu baina penalti jaurtiketatan galdu egin zuen Las Vegasen jokaturiko partidan.

Uniformea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eibar Kirol Elkartearen lehen ekipamendua elastiko urdina eta granatea eta galtza urdinak dira. 1943-44 denboraldian hartu zituen kolore hauek, Gipuzkoako Federazioak FC Barcelonaren ekipamendua oparitzerakoan, herriko koloreekin bat egiten baitu.

Historikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
1940
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
1943
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
1954
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
1996

Azken urteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2011-2013
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2014-2015
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2015-2016
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2016-2017

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Joseba Llorentek 18 gol sartu zituen 2004-05ean.

Irabazitako tituluak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beste sari batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kirol ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Eibar Kirol Elkartearen ibilbide historikoa»

Denboraldiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2016-17 barne:

  • Denboraldiak 1. mailan: 3
  • Denboraldiak 2. mailan: 25
  • Denboraldiak 2. B mailan: 7
  • Denboraldiak 3. mailan: 28
  • Ligako posturik onena: 14.a Lehen mailan (2015-16)

Azken urteetako ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Maila Postua Errege Kopa
1999-00 Bigarren maila 11.a 2. itzulia
2000-01 Bigarren maila 15.a 1/32
2001-02 Bigarren maila 8.a 1/32
2002-03 Bigarren maila 17.a 1/16
2003-04 Bigarren maila 10.a 1/8
2004-05 Bigarren maila 4.a 1/32
2005-06 Bigarren maila 22.a (jeitsi) 4. itzulia
2006-07 Bigarren B maila 1.a (igo) 3. itzulia
2007-08 Bigarren maila 3.a 3. itzulia
2008-09 Bigarren maila 21.a (jeitsi) 2. itzulia
2009-10 Bigarren B maila 2.a 1. itzulia
2010-11 Bigarren B maila 1.a 1. itzulia
2011-12 Bigarren B maila 3.a 3. itzulia
2012-13 Bigarren B maila 2.a (igo) 1/8
2013-14 Bigarren maila 1.a (igo) 3. itzulia
2014-15 Lehen maila 18.a 1/16
2015-16 Lehen maila 14.a 1/8
2016-17 Lehen maila 10.a 1/4

Lehen mailako datuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2014-15, 2015-16 eta 2016-17 denboraldiak batera.

Derbiak lehen mailan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Data Taldea Emaitza Taldea
2014-8-24 Eibar KE 1-0 Real Sociedad
2014-9-27 Athletic Club 0-0 Eibar KE
2015-1-24 Real Sociedad 1-0 Eibar KE
2015-3-1 Eibar KE 0-1 Athletic Club
2015-8-30 Eibar KE 2-0 Athletic Club
2015-12-6 Real Sociedad 2-1 Eibar KE
2016-1-24 Athletic Club 5-2 Eibar KE
2016-4-16 Eibar KE 2-1 Real Sociedad
2016-9-24 Eibar KE 2-0 Real Sociedad
2016-10-17 Eibar KE 2-3 Osasuna
2016-12-04 Athletic Club 3-1 Eibar KE
2016-12-11 Eibar KE 0-0 Alavés
2017-2-28 Real Sociedad 2-2 Eibar KE
2017-3-13 Osasuna 1-1 Eibar KE
2017-4-24 Eibar KE 0-1 Athletic Club
2017-4-27 Alavés 0-0 Eibar KE

Jokalari ezagunenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gerora internazionalak izan direnak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beste jokalari aipagarri batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Egungo taldea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2014ko irailren 4an[1]

Zbk. Postua Jokalaria
1 Euskal Herria ATE Xabi Iruretagoiena
2 Euskal Herria ATZ Eneko Bóveda
4 Euskal Herria ERD Txema Añibarro (kapitaina)
5 Euskal Herria ATZ Borja Ekiza
6 Espainia ATZ Raúl Albentosa
7 Euskal Herria ERD Ander Capa
8 Euskal Herria ERD Jon Errasti
9 Espainia AUR Ángel Rodríguez
10 Euskal Herria AUR Mikel Arruabarrena
11 Espainia ERD Dani Nieto
13 Euskal Herria ATE Txusta
14 Euskal Herria ERD Dani García
Zbk. Postua Jokalaria
16 Espainia ATZ Lillo
17 Katalunia ATZ Dídac Vilà (Milanek utzia)
18 Ghana ERD Derek Boateng
19 Italia AUR Federico Piovaccari (Sampdoriak utzia)
20 Espainia AUR Manu del Moral (Sevillak utzia)
21 Espainia AUR Saúl Berjón
22 Espainia ATZ Raúl Navas (Errealak utzia)
23 Espainia ERD Javier Lara
24 Katalunia ATZ Abraham Minero
25 Espainia ATE Jaime Jiménez
Serbia AUR Dejan Lekić

Utziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zbk. Postua Jokalaria
Euskal Herria ATZ Ander Gayoso (Barakaldon)
Euskal Herria ATZ Aitor Arregi (Kadizen)
Euskal Herria ERD Josu Ozkoidi (Real Uniónen)
Zbk. Postua Jokalaria
Euskal Herria ERD Aitor Ortega (Amorebietan)
Euskal Herria AUR Ander Franco (Lagun Onaken)

Lehen taldea denboraldika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eibar 2014-2015

Eibar 2015-2016

Eibar 2016-2017

Eibar 2017-2018

Entrenatzaileak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aipagarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Guztiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1939-1941 Felix Mugerza, Aniceto Albizu, J. Astigarraga
  • 1941-1942 Felix Mugerza
  • 1943-1946 Aniceto Albizu
  • 1946-1948 Celestino Olaizola
  • 1948-1950 Patxi Garate
  • 1950-1958 Antonio Corral
  • 1958-1959 Anastasio Bienzobas
  • 1959-1963 Antonio Mayo
  • 1963-1967 Antonio Corral
  • 1967-1968 Alberto Zapirain, J. Luis Duque
  • 1968-1969 Santiago Bardaji
  • 1969-1971 Paco Arberas
  • 1971-1973 Luis Ziaurritz
  • 1973-1974 Juanito Arriaran
  • 1974-1975 Pedro Iguaran, Ramón Murguiondo
  • 1975-1976 Martin Susilla, Alberto Ormaetxea
  • 1976-1977 Paco Arberas
  • 1977-1978 Ricardo Urdampilleta, Dioni Urreisti
  • 1978-1979 Dioni Urreisti
  • 1979-1981 Javier Alcantara
  • 1981-1984 José M. Arrizabalaga
  • 1984-1986 Juanjo Arrieta

Presidenteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1940-1946 Juan Artamendi
  • 1946-1948 Bernardino Odriozola
  • 1948-1949 Crispin Garate
  • 1949-1957 Manolo Escodin
  • 1957-1958 Boni Guisasola
  • 1958-1959 Tomas Etxaluze
  • 1959-1961 Manolo Zubia
  • 1961-1962 Pedro Irusta
  • 1962-1965 Luis Maria Fernández de Betoño
  • 1965-1967 Luis María Aranegi

Harrobia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Eibar B (Eibar B)
  • Gizonezkoen mailan honako taldeak ditu: Hirugarren maila, Jubenil Nazional Maila, Ohorezko Jubenila, Kadete Euskal Liga, Ohorezko Kadetea, Ohorezko Infantila, Lehen Infantila eta Alebina.

Emakumezkoen taldea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Eibar KE (emakumezkoen taldea)»

Emakumezkoen mailan Lurraldeetako Emakumezkoa taldea du, hala ere Eibartarrak FT taldea Emakumezkoen lehen mailan aritua izan da eta 2000-01 denboraldian bigarren postuan gelditu zen. 1999an Erregina Koparen finala jokatu zuen, Oroquieta Villaverde taldeak irabazi zuen 3-1 emaitzaz.

Futbol Zelaia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ipurua futbol zelaia.

Ipurua Futbol Zelaia 5.250 Ikusle
Zelaiaren neurriak: 103x65 Metro
Helbidea: Ipurua, 2 20600 Eibar (Gipuzkoa)
Inaugurazioa: 1947
Lehen partida: Eibar 0 - Elgoibar 2

Ipurua 1947. urteko irailaren 14an inauguratu zen. Emaitza 0-2 izan zen elgoibartarren alde, Eulogio Echeverria (penaltyz) eta Ayestaren golekin.

Ereserkia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erresekia entzun: [2]

Eibarko futbol taldea
apala bezain trebea
guztioi garaipena eskaintzeko
borrokatuko du.
Gure herriko jendeak
betidanik du esaten
Eibarrek ez duela sekula
atzera egiten.
Gorria eta urdina
dira guretzat
garaipenaren koloreak.
Mutilen a(ha)legina
animatzeko
dira eibartarron txaloak.
Pil-pil dago Ipurua
garaipena lortu arte
ez dugu etsiko.
Eibarko futbol taldea...
Gure herriko jendeak...
Gorputz eta arima
talde ta zaletu
eibartar denok
aurrera goaz.
Atzean sendo
aurrean zorrotz
hamaikakoa
garaipenaren bila.
Ipuruan zaletuok
taldearekin bat eginda
bultza dezagun
beti Eibar.
Eibarko futbol taldea...
Gure herriko jendeak...
Guk, bihotz emango dugu
Eibar beti aurrera!!!

Zaleak: Eskozia La Brava[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eskozia La Brava da Eibar Kirol Elkartearen zale talde nagusia. Zale batzuek Bost Nazioen Torneoko partidak ikustea gogoko zuten eta Murrayfield Stadiumean bizi zen giroaz liluratuta 2001ean "Eskozia La Brava" taldea eratzea erabaki zuten. Gaur egun 100 bazkide inguru dituzte.[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Eibar KE Lehen taldea (Plantilla). 2014.09.04
  2. (Gaztelaniaz)[1] www.spherasports.com, Eskozia La Bravari elkarrizketa.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Eibar KE Aldatu lotura Wikidatan
2017-18 denboraldiko Espainiako Futbol Ligako Lehen Mailako taldeak Liga trophy (adjusted).png
Athletic Kluba | Atlético Madril | Bartzelona | Betis | Celta Vigo | Deportivo Alavés | Deportivo Coruña | Eibar | Espanyol | Getafe
Girona | Las Palmas | Leganés | Levante | Málaga | Real Madril | Real Sociedad | Sevilla | Valentzia | Vila-real