Edukira joan

Galeazzo I.a Visconti

Wikipedia, Entziklopedia askea
Galeazzo I.a Visconti

Podestà of Treviso (en) Itzuli

1310 - 1311
Bizitza
Jaiotza1277ko urtarrilaren 21a (egutegi gregorianoa)
HerrialdeaMilanerria
HeriotzaPescia1328ko abuztuaren 6a (51 urte)
Hobiratze lekuaLucca Cathedral (en) Itzuli
Familia
AitaMateo I.a Visconti
AmaBonacossa Borri
Ezkontidea(k)Beatrice d'Este (en) Itzuli  (1300eko ekainaren 24a (egutegi gregorianoa) -
Seme-alabak
Haurrideak
LeinuaVisconti
Jarduerak
JarduerakCapitano del popoloa
Lantokia(k)Milan

Galeazzo I.a Visconti (1277ko urtarrilak 21-1328ko abuztuak 6) Milango jauna izan zen 1322 eta 1327 bitartean.

Galeazzo I.a Mateo I.a Visconti eta Bonacosa Borriren semea zen. 1300eko ekainak 24 Beatrice Estekoarekin ezkondu zen, Obizzo II.a Estekoaren alaba zena. Hurrengo urtean Viscontitarrak Milan uztera behartuak izan ziren, eta Este eta Bonacolsi familien gorteetan erbesteratu ziren zazpi urtez.

1322an, Galeazzo Milango herriko kapitain izendatua izan zen, baina hiria uztera behartu zuten bere lehengusu Lodrio Viscontik abiarazitako altxamendu baten ondorioz. Luis IV.a Bavariakoa enperadorearen laguntzarekin Vaprio d'Addan bere aurka Joan XXII.a aita santuak bidalitako armada bat garaitu zuen. 1328ko hasieran, bere anaiak traizioa egotzi ostean, enperadoreak Monzan gartzelaratu zuen. Martxoan askatua izan zen eta garaiko Italiako beste lider gibelinoa zen Castruccio Castracaniren gortean ezkutatu zen. Alabaina, Galeazzo Pescian hil zen hilabete batzuk beranduago.

Bere seme Azzone Visconti izan zen bere oinordekoa Milanen. Eta bere alaba Ricciarda Tomas II.a Saluzzokoarekin ezkondu zen.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Galeazzo I.a Visconti Aldatu lotura Wikidatan