Tomas II.a Saluzzokoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Tomas II.a Saluzzokoa

Bizitza
Jaiotza1304 (egutegi gregorianoa)
HeriotzaSaluzzo1357ko abuztuaren 18a (egutegi gregorianoa) (52/53 urte)
Familia
AitaFrederick I, Marquess of Saluzzo
AmaMarguerite de La Tour du Pin
Ezkontidea(k)Riccarda Visconti (en) Itzuli
Seme-alabak
LeinuaDel Vasto (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakagintaria

Tomas II.a Saluzzokoa edo Tomas II Vastokoa (1304-Saluzzo, 1357ko abuztuak 18) Saluzzoko markesa izan zen 1336 eta 1357 bitartean. Federiko I.a Saluzzokoa eta Margarita de La Tour Du Pinen semea zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tomas Milango Viscontitar batekin ezkondua zegoen, aliantzak medio, gibelino alderdikoa bihurtzen zuena. Eta, beraz, tronuratu bezain pronto, Tomasek Akaia, Savoia eta Montferratorekin aliatzea erabaki zuen eskualdean Roberto I.a Napolikoa guelfoak zuen botere geroz eta handiagoari aurre egiteko. Federiko I.ak amaitu gabe utzi zuen oinordekotzaren kontua bere anaiordearen aurrean, eta Federiko hil ondoren, Manfredo V.a Saluzzokoa bere iloba Tomas kargutik kentzeko armada handi bat prestatzen aritu zen. Tomas anjoutarraren etsai porrokatua zenez, Manfredok oso erraz konbentzitu zuen Roberto I.a armada bat ordain ziezaion.

Bere aliantzen fruitu bezala, Tomasek gatazka askotan hartu zuen parte, eskualdea etengabeko gerratan baitzegoen guelfo eta gibelinoen artean. Aimone Savoiakoa kondearekin zuen bere aliantzagatik 1339ko otsailak 20an soldadu talde batekin Parabiagoko guduan parte hartu zuen, Lodrisio Viscontiren agindupean, Seprioko jauna zena eta San Jurgiren Konpainia sortu zuena. Gudu hau Milango jauna zen Luchino Viscontiren garaipenarekin amaitu zen, eta Lodrisio eta bere aliatuen porrotarekin, beraz, honela, Milango oinordekotza lehiak kitatuak geratzen zirelarik.

Azkenik, Manfredo prest egon zen bere ilobari erasotzeko, eta iparraldetik markeserrian sartu zen anjoutar armadarekin Saluzzo setiatzera iritsi arte. Setioak 1341eko apirilak 7tik 14rarte iraun zuen, hiriak bere burua hiriak berak hala erabakita entregatu zuenean. Hiriaren keinua eskertu beharrean, Manfredok hiria erre eta gaztelua suntsitu zuen. Tomas kartzelatua izan zen. Baina urte bete beranduago guelfoak eskualde guztian garaituak izaten ari ziren, eta babes falta eta Viscontitarren presioaren ondorioz, Manfredok tronua itzuli behar izan zion Tomasi, erreskate on bat jaso aurretik askatu ez zuen arren.

Seme-alabak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tomasek hamaika seme-alaba izan zituen bere emazte Ricardarekin, Galeazzo I.a Viscontiren alaba zena:

  • Federiko II.a Saluzzokoa, bere oinordekoa
  • Galeazzo (1332), haurtzaroan hil zela uste dena.
  • Azzone (1336-1426), Monasterolo, Oncino, Paesana, Crissolo, Sanfront eta Castellarreko jauna
  • Eustaquio (1405ean hil zena), Cervinasco eta Monesiglioko kondea, San Pietro Monterosso, Montemale eta Prasleveseko jauna.
  • Luchino, ziuraski ezkontzaz kanpokoa, Savoiako kondeen ezkutaria izan zena.
  • Constanzo
  • Giacomo
  • Luchina, Giovanni Beccariarekin ezkondua
  • Beatriz, Antonio Falettorekin ezkondua, Villafalettoko jauna zena.
  • Pentesilea, Ludoviko Chiesakoarekin ezkondua
  • Ana, lekaidea izan zena.


Aurrekoa
Federiko I.a Saluzzokoa
Saluzzoko markesa
1336-1357
Ondorengoa
Federiko II.a Saluzzokoa