Edukira joan

Luis IV.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Luis IV.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa


Germaniako Erromatar Inperio Santuko enperadorea

1328 - 1347
Bavariako dukea

Bizitza
JaiotzaMunich1282ko apirilaren 1a
Herrialdea Germaniako Erromatar Inperio Santua
HeriotzaPuch (en) Itzuli1347ko urriaren 11 (65 urte)
Hobiratze lekuaMunich Frauenkirche
Heriotza moduaberezko heriotza: istripu zerebrobaskularra
Familia
AitaLuis II.a (Bavariako dukea)
AmaMatilda of Habsburg
Ezkontidea(k)Beatrice of Silesia (en) Itzuli  (1308, 1308 (egutegi gregorianoa) -  1322ko abuztuaren 24a)
Margaret II, Countess of Hainaut (en) Itzuli  (1324ko otsailaren 25a, 1324ko otsailaren 25a (egutegi gregorianoa) -  1347ko urriaren 11)
Seme-alabak
Haurrideak
Familia
LeinuaWittelsbach-eko etxea
Hezkuntza
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
JarduerakEnperadorea
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakristautasuna

Find a Grave: 7052945 Edit the value on Wikidata

Luis IV.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa edo Luis IV.a Bavariakoa (1282ko apirilak 1-1347ko urriak 11) Germaniako Erromatar Inperio Santuko enperadorea izan zen 1328 eta 1347 bitartean.

Wittelsbach leinukoa zen. Luis II.a Bavariakoa eta Mechthilden semea zen, azken hau Rodolfo I.a Habsburgokoaren alaba.

Bavariako dukea izan zen 1294 eta 1301 bitartean (1329 arte. bere anaia Rodolfo I.arekin batera Palatinatuko kondea). 1314an Alemaniako errege izendatua izan zen Federiko Habsburgokoaren aurrean, norekin koroa lehiatu zuen Luisek Mühldorfeko guduan garaitzea lortu zuen arte (1322). Bere porrotaren ondoren, Federikok tronuari uko egin zion.

Luis IV.a Bavariakoa, jada enperadore bezala, Italiako lurraldeetan eragina izaten saiatu zen, eskumikatu eta sorgina izatea egotzi zion Joan XXII.a aita santuarekin borroka bortitz bat izan zuelarik. Luisek ere aita santua kendutzat jo zuen. Enperadore koroatua izan zen Joan XXII.aren presentziarik gabe 1328an, eta Nikolas V.a antipaparen aukeraketa lortu zuen. Guzti hori gora-behera, ezin izan zituen aitasantutzaren aurrean zituen helburuak lortu, ezta alemaniar nobleziaren zati baten oposizioa eragin zioten beste lurralde helburu batzuk ere.

1346an Karlos IV.aren aukeraketari aurre egin behar izan zion alemaniar errege bezala, baina ez zen euren arteko gudurik egon, Luis IV.a istripuz hil baitzen 1347ko urriak 11n kolpe bat jasan ondoren hartz ehiza batean zehar.

Bere gortean Marsilio Paduakoa, Gilen Ockhamgoa eta Migel Cesenakoa hartu zituen, garaiko elizaren eta, batez ere, aitasantutzaren kritikari handiak.


Aurrekoa
Rodolfo I.a
Bavaria Garaiko dukea
1301-1341
Ondorengoa
'


Aurrekoa
Joan I.a Bavariakoa
Bavaria Behereko dukea
1340-1341
Ondorengoa
'


Aurrekoa
'
Bavariako dukea
1341-1347
Ondorengoa
Luis V.a Bavariakoa, Esteban II.a Bavariakoa, Luis VI.a Bavariakoa, Gilen I.a Bavariakoa, Alberto I.a Bavariakoa eta Oton V.a Bavariakoa


Aurrekoa
Rodolfo I.a
Palatinatuko kondea
1317-1329, Adolfo Palatinatukoarekin 1317-1327
Ondorengoa
Rodolfo II.a


Aurrekoa
Henrike VII.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa
Erromatarren erregea
1314-1328, Federiko Habsburgokoaren aurka, 1314-1325, eta ondoren Federiko Habsburgokoarekin 1326-1330
Ondorengoa
Karlos IV.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa, Günther Schwarzburgekoaren aurka


Aurrekoa
Enrike VII.a
Germaniako Erromatar Inperio Santuko Enperadorea
1328-1347
Ondorengoa
Karlos IV.a
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Luis IV.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa Aldatu lotura Wikidatan