Galesko azpibanaketak
1996. urtetik aurrera Gales 22 eremu administratibotan banaturik, banaketa hau herrialde honetako konderri historiko eta hirigunetan oinarrituta dagoelarik. Eremu administratibo horiek “eremu nagusi” izena jasotzen dute (ingelesez principal area), eta kontseilu bana daukate tokiko gobernuaren eskumenei buruzko legeak egiteko: hala nola hezkuntza, ingurumena eta mugikortasuna. Hiru motako eremu nagusi daude: hiriak (3), konderriak (9) eta konde-udalak (10). Hiru eremu motek eskumen eta botere berdinak dituzte.
![]() |
|
* Hiriak, † Konde-udalak, eta gainerakoak konderriak dira. |
Hiriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Galesen sei hiri daude guztira, zeinetatik hiru eremu nagusiak ere badira. Ondoren sei hiri horien izena (euskaraz eta galesez) eta hiri izaera lortu zuten urtea ageri dira:
- Bangor - urte ezezaguna
- Cardiff (Caerdydd) - 1905
- Swansea (Abertawe) - 1969
- St Davids (Tyddewi) - 1994
- Newport (Casnewydd) - 2002
- St Asaph (Llanelwy) - 2012
Tokiko kontseiluak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eremu administratiboek haien burua gobernatzeko kontseilu bana daukate, eta kontseilu horien osaera hautatzeko hauteskundeak bost urtean behin izaten dira. Ondorengo taulan azken hauteskundeen (2017) ondorengo tokiko kontseiluen osaera ikus daiteke:
Eremu nagusia | Eserlekuak | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
Lab | Plaid | Con | LD | Ind. | Besteak | Guztira | |
Anglesey | 2 | 14 | 0 | 1 | 13 | 0 | 30 |
Blaenau Gwent | 13 | 1 | 0 | 0 | 28 | 0 | 42 |
Bridgend | 26 | 3 | 11 | 1 | 13 | 0 | 54 |
Caerphilly | 50 | 18 | 0 | 0 | 5 | 0 | 73 |
Cardiff | 40 | 3 | 20 | 11 | 1 | 0 | 75 |
Carmarthenshire | 22 | 36 | 0 | 0 | 16 | 0 | 74 |
Ceredigion | 1 | 19 | 0 | 8 | 13 | 0 | 41 |
Conwy | 8 | 10 | 16 | 4 | 21 | 0 | 59 |
Denbighshire | 13 | 9 | 16 | 1 | 8 | 0 | 47 |
Flintshire | 34 | 0 | 6 | 5 | 25 | 0 | 70 |
Gwynedd | 1 | 41 | 0 | 1 | 26 | 6[a] | 75 |
Merthyr Tydfil | 14 | 0 | 0 | 0 | 16 | 0 | 30 |
Monmouthshire | 10 | 0 | 25 | 3 | 5 | 0 | 43 |
Neath Port Talbot | 43 | 15 | 0 | 1 | 5 | 0 | 64 |
Newport | 31 | 0 | 12 | 2 | 5 | 0 | 50 |
Pembrokeshire | 7 | 6 | 11 | 1 | 35 | 0 | 60 |
Powys | 7 | 2 | 19 | 13 | 30 | 1[b] | 72 |
Rhondda Cynon Taf | 47 | 18 | 4 | 1 | 5 | 0 | 75 |
Swansea | 48 | 0 | 8 | 7 | 9 | 0 | 72 |
Torfaen | 29 | 0 | 4 | 0 | 11 | 0 | 44 |
Vale of Glamorgan | 14 | 4 | 23 | 0 | 6 | 0 | 47 |
Wrexham | 12 | 3 | 9 | 2 | 26 | 0 | 52 |
Guztira | 472 | 202 | 184 | 62 | 322 | 7 | 1249 |
Polizia eta suhitzaile zerbitzuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Polizia indarrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Galesen lau polizia indar daude, honako hauek direlarik:
![]() |
|
Suhiltzaile eta erreskate zerbitzuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Galesen hiru suhiltzaile indar daude. Gaur egungo Galesko Suhiltzaile Zerbitzuak 1996an antolatutakoak dira. Zerbitzu bakoitzak bere ardurapean dagoen eremua hartzen du. Hauek direlarik:
Oharrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Galesez)(Ingelesez) «2017ko tokiko hauteskundeen emaitzak» BBC (Noiz kontsultatua: 2020/6/12).