Galesko azpibanaketak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Galesko banaketa administratiboa» orritik birbideratua)

1996. urtetik aurrera Gales 22 eremu administratibotan banaturik, banaketa hau herrialde honetako konderri historiko eta hirigunetan oinarrituta dagoelarik. Eremu administratibo horiek “eremu nagusi” izena jasotzen dute (ingelesez principal area), eta kontseilu bana daukate tokiko gobernuaren eskumenei buruzko legeak egiteko: hala nola hezkuntza, ingurumena eta mugikortasuna. Hiru motako eremu nagusi daude: hiriak (3), konderriak (9) eta konde-udalak (10). Hiru eremu motek eskumen eta botere berdinak dituzte.

  1. Merthyr Tydfil (Merthyr Tudful) †
  2. Caerphilly (Caerffili) †
  3. Blaenau Gwent
  4. Torfaen
  5. Monmouthshire (Sir Fynwy)
  6. Newport (Casnewydd) *
  7. Cardiff (Caerdydd) *
  8. Vale of Glamorgan (Bro Morgannwg) †
  9. Bridgend (Pen-y-bont ar Ogwr) †
  10. Rhondda Cynon Taf
  11. Neath Port Talbot (Castell-nedd Port Talbot) †
  12. Swansea (Abertawe) *
  13. Carmarthenshire (Sir Gaerfyrddin)
  14. Ceredigion
  15. Powys
  16. Wrexham (Wrecsam) †
  17. Flintshire (Sir y Fflint)
  18. Denbighshire (Sir Ddinbych)
  19. Conwy
  20. Gwynedd
  21. Anglesey (Ynys Môn)
  22. Pembrokeshire (Sir Benfro)
* Hiriak, † Konde-udalak, eta gainerakoak konderriak dira.

Hiriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Galesen sei hiri daude guztira, zeinetatik hiru eremu nagusiak ere badira. Ondoren sei hiri horien izena (euskaraz eta galesez) eta hiri izaera lortu zuten urtea ageri dira:

Tokiko kontseiluak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eremu administratiboek haien burua gobernatzeko kontseilu bana daukate, eta kontseilu horien osaera hautatzeko hauteskundeak bost urtean behin izaten dira. Ondorengo taulan azken hauteskundeen (2017) ondorengo tokiko kontseiluen osaera ikus daiteke:

Tokiko kontseiluen osaera (2017)[1]
Eremu nagusia Eserlekuak
Lab Plaid Con LD Ind. Besteak Guztira
Anglesey 2 14 0 1 13 0 30
Blaenau Gwent 13 1 0 0 28 0 42
Bridgend 26 3 11 1 13 0 54
Caerphilly 50 18 0 0 5 0 73
Cardiff 40 3 20 11 1 0 75
Carmarthenshire 22 36 0 0 16 0 74
Ceredigion 1 19 0 8 13 0 41
Conwy 8 10 16 4 21 0 59
Denbighshire 13 9 16 1 8 0 47
Flintshire 34 0 6 5 25 0 70
Gwynedd 1 41 0 1 26 6[a] 75
Merthyr Tydfil 14 0 0 0 16 0 30
Monmouthshire 10 0 25 3 5 0 43
Neath Port Talbot 43 15 0 1 5 0 64
Newport 31 0 12 2 5 0 50
Pembrokeshire 7 6 11 1 35 0 60
Powys 7 2 19 13 30 1[b] 72
Rhondda Cynon Taf 47 18 4 1 5 0 75
Swansea 48 0 8 7 9 0 72
Torfaen 29 0 4 0 11 0 44
Vale of Glamorgan 14 4 23 0 6 0 47
Wrexham 12 3 9 2 26 0 52
Guztira 472 202 184 62 322 7 1249

Polizia eta suhitzaile zerbitzuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Polizia indarrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Galesen lau polizia indar daude, honako hauek direlarik:

  1. Ipar Galesko Polizia (Heddlu Gogledd Cymru)
  2. Dyfed-Powysko Polizia (Heddlu Dyfed Powys)
  3. Hego Galesko Polizia (Heddlu De Cymru)
  4. Gwenteko Polizia (Heddlu Gwent)

Suhiltzaile eta erreskate zerbitzuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Galesen hiru suhiltzaile indar daude. Gaur egungo Galesko Suhiltzaile Zerbitzuak 1996an antolatutakoak dira. Zerbitzu bakoitzak bere ardurapean dagoen eremua hartzen du. Hauek direlarik:

  1. Ipar Galesko Suhiltzaile eta Erreskate Zerbitzua (Gwasanaeth Tân ac Achub Gogledd Cymru)
  2. Erdialdeko Galesko Suhiltzaile eta Erreskate Zerbitzua (Gwasanaeth Tân ac Achub Canolbarth a Gorllewin Cymru)
  3. Hego Galesko suhiltzaile eta Erreskate Zerbitzua (Gwasanaeth Tân ac Achub De Cymru)

Oharrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Galeseraz)(Ingelesez) «2017ko tokiko hauteskundeen emaitzak» BBC (Noiz kontsultatua: 2020/6/12).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]