Galway Hooker

Wikipedia, Entziklopedia askea
Galway hooker txalupa Belfast hiriko Titanic Maritime Festival jaialdian ikusgai.

Galway hooker delakoa (irlanderaz húicéir edota Húicéirí na Gaillimhe) Irlandako mendebaldeko kostaldean dagoen Galwayko badian arrantzaleek erabili ohi zituzten usadiozko txalupak dira. Txalupa hauek bertako itsaso nahasian nabigatzeko eginak zeuden. Ohitura legez, kroskoa beltza zuten, aldiz bela edo haize-ohialak gorri kolorekoak.

Orain dela gutxi arte desagertzear zeuden, garai onetan Connemara eskualdea eta Mayoko konderriaren kostaldean, nahiz Aran uharteak eta Clareko konderriaren iparraldean dagoen The Burren eskualdearen arteko itsas bidaiak burutzeko erabiltzen zelarik. Hauetako txalupa onenak zohikatza leku batetik bestera garraiatzeko erabili ohi ziren.

Gaur egun berpizkunde bat bizi dute. Urtero Galwayko badian Cruinniú na mBád deritzon nabigazio jaialdia ospatu ohi da, bertan txalupa hauek Connemara eta Kinvara arteko ibilbidea burutzen dutelarik.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]