Man of Aran
Man of Aran | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1934 |
Izenburua | Man of Aran |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Erresuma Batua |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film dokumentala |
Iraupena | 77 minutu |
Kolorea | zuri-beltzekoa |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Robert J. Flaherty |
Gidoigilea(k) | Robert J. Flaherty |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Michael Balcon |
Konpainia ekoizlea | Gainsborough Pictures (en) |
Edizioa | John Monk Monck (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | John D. H. Greenwood (en) |
Argazki-zuzendaria | Robert J. Flaherty |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Irlandako Errepublika |
Man of Aran (euskaraz Arango Gizona) 1934an Robert J. Flaherty zinemagileak filmatutako filma da, Irlandako mendebaldeko kostalde urrunean dauden Aran uharteetako biztanleen bizimodu latzari buruzko dokumentala da. Txuri-beltzean egina dago. Film honek uhartetarren antzinako erako bizimodua eta eskuz eginiko euren itsasontziak agertzen dizkigu, beren eguneroko jarduerak dokumentatzen ditu, adibidez, itsaslabarretako arrantza, patata ereitea uharteetako harkaitzen arteko lur sail emankor eskasean, eta marrazoen ehiza, hauen olioaz lanparak argiztatzen baitziren. Egoera batzuk aurrez prestatutakoak dira, esate baterako marrazo ehiztariak bat-bateko itsas enbataren erdian galtzeko zorian daudenekoa. Bestalde, bertan agertzen den familiaren kideak berez ez ziren senideak, euren abizenei so eginez ondo ikus liteke, aitzitik, uhartetarren artean beren ezaugarri fotogenikoen arabera aukeratutako jendea izan zen.
Film honen filmaketako gorabeherei buruzko 1977ko dokumentala ere badago, hau "Man of Ireland" filmeko DVDan beste hainbat gehigarriekin batera agertzen da, dokumental honen arabera Arango uhartetarrak film hura filmatu zen garairako jadanik ez ziren marrazo ehizan jarduten, jarduera hau filma burutu zeneko 50 urte lehenago alboratua baitzuten. Man of Aran filma gizarte modernoaren garaiaren muga-mugan galtzear dagoen antzinako gaeldar kulturaren Flahertyk duen ikuspuntua islatzen du, alegia bertan agertzen diren jarduera eta antzinako bizimodua film hau filmatu zen 1930eko hamarkadarako jadanik galdua zegoen. Halere, honek azaleratzen duen drama dela eta, harrigarria da, filmak mendebaldeko irlandar landa eta itsasaldeko paisaia ikusgarriak ere ederki azaltzen dizkigu.
Film hau garai bateko Aran uharteetako bizimodu eta kultura ezagutu nahi dituen edozeinentzat da egokia. Aipatzekoa da film honen sarreran Flahertyk idatziz ematen duen hitzaurrekoa:
« | The Aran Islands lie off Western Ireland. All three are small... wastes of rock... without trees... without soil... In winter storms they are almost smothered by the sea... which, because of the peculiar shelving of the coastline, piles up into one of the most gigantic seas in the world. In this desesperate enviroment the Man of Aran, beacause his independece is the most precious privilege he can win from life, fights for his existence, bare though it may be. It is a fight from which he will have no respite until the end of his indomitable days or until he meets his master - the sea. "Aran uharteak Irlandako mendebaldean kokatzen dira. Hirurak txikiak dira... harkaitzez beteak... zuhaitzik gabeak... lur emankorrik gabeak... Neguan ekaitzak itsasoaren bidez zeozer baretzen dira... hau, kostaldearen garaiera bitxiaren ondorioz munduko itsaso erraldoienetako bat bilakatzen da. Egoera etsi honetan, bere independentzia bere bizian irabazi dezakeen pribilegio estimatuentzat duen Arango Gizonak biziraupenagatik borrokatzen da, nahiz eta hau latza izan. Bere egun hezigaitzen amaiera arte atsedenik emango ez duen borroka da edota bere jaunarekin topatuko den arte - itsasoa." |
» |
Robert J. Flaherty |
Antzezleak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Colman 'Tiger' King — Arango gizona
- Maggie Dirrane — Bere emaztea
- Michael Dirrane — Bere semea
- Pat Mullin — Marrazo ehiztaria
- Patch 'Red Beard' Ruadh — Marrazo ehiztaria
- Patcheen Faherty — Marrazo ehiztaria
- Tommy O'Rourke — Marrazo ehiztaria
- 'Big Patcheen' Conneely of the West — Txalupako gizona
- Stephen Dirrane — Txalupako gizona
- Pat McDonough — Txalupako gizona
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- "Man of Aran" filmaren fitxa IMDB webgunean ikusgai (Ingelesez)
- "Man of Aran" filmaren fitxa Allmovie webgunean ikusgai (Ingelesez)
- "Man of Aran" filmaren lehenbiziko 10 minutuak ikusgai (Ingelesez) (Gaztelaniaz)
- 1934ko filmak
- Robert J. Flahertyk zuzendutako filmak
- Robert J. Flahertyk idatzitako filmak
- Michael Balconek ekoitzitako filmak
- Erresuma Batuko film dokumentalak
- Irlandako filmak
- Ingelesezko filmak
- Irlanderazko filmak
- Galway konderrian girotutako filmak
- Aran uharteak
- Uharteetan girotutako filmak
- Zuri-beltzeko filmak