Cill Rónáin

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Cill Rónáin
Cill Rónáin
Four Provinces Flag.svg Irlanda
Kilronan aerial view.jpg
Administrazioa
Estatua  Irlandako Errepublika
Probintzia  Connacht
Konderria Flag of the counties of Galway and Westmeath.svg Galway konderria
Geografia
Koordenatuak 53° 07′ 29″ N, 9° 40′ 06″ W / 53.1247°N,9.6683°W / 53.1247; -9.6683Koordenatuak: 53° 07′ 29″ N, 9° 40′ 06″ W / 53.1247°N,9.6683°W / 53.1247; -9.6683
Altuera 0 metro
Demografia
Biztanleria 259 (2006)
Bestelako informazioa

Cill Rónáin irlanderaz eta ofizialki, eta ingelesez Kilronan (euskaraz "Ronanen Eliza" esan nahi du), Irlandako Errepublikako mendebaldeko kostaldeko Galway badian kokatzen diren Aran uharteetako udalerri da, uhartedi hori osatzen duen Inis Mór uhartean kokatzen da, bertako hiriburu edo herrigune eta portu nagusia delarik. Connacht probintziako Galwayko konderrian dago. Udalerri honetako portura ailegatzeko ferry zerbitzua Connemarako Rossaveal udalerritik edota Clare konderriko Doolin udalerritik atera ohi da. Kilronaneko jarduera ekonomiko nagusiak arrantza eta turismoa dira. Udalerria Gaeltacht eremuan dago. Uda garaian udalerri hau eta orokorrean Aran uharte osoak irlandar ikasleen helmuga izan ohi dira, bertan irlanderazko udako ikastaroak antolatzen baidira. 2006ko erroldaren arabera, Kilronanen 259 biztanle bizi ziren[1].

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Cill Rónáin Aldatu lotura Wikidatan