Edukira joan

Gamarrako parkea

Koordenatuak: 42°52′35″N 2°39′08″W / 42.876289°N 2.652331°W / 42.876289; -2.652331
Wikipedia, Entziklopedia askea
Gamarrako parkea
Gamarrako parkearen irudia.
Gamarrako parkea is located in Gasteiz erdigunea
Gamarrako parkea
Gamarrako parkea
Gamarrako parkea (Gasteiz erdigunea)
Koordenatuak42°52′35″N 2°39′08″W / 42.876289°N 2.652331°W / 42.876289; -2.652331
HelbideaGasteizko Eraztun Berdea
UdalerriaGasteiz,  Araba

Gamarrako parkea, Arabako Gasteiz hiriburuaren ipar-ekialdean dagoen hiri parke bat da. Zadorra ibaiaren ibilbidean dago, 186.000 metro karratuko azalera du eta Gasteizko Eraztun Berdearen zati da.

Kirol instalakuntzak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Parkean, maiatzaren amaieratik irailaren hasiera artean irekiak egon ohi diren igerilekuak daude. Tenis eta padel pistak, errugbi zelaia, futbol 7ko bi zelai, bi saskibaloi jokaleku, lau pilotaleku (horietako bi estaliak), belodromoa, arabar bolo jokolekua, minigolf zelaia eta hondartza-boleibol jokalekua ere badauzka

Bestelako zerbitzuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kolunpioak, arropagela, aldagelak, kafetegia eta jatetxea. Ikastaroak.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]