Edukira joan

Ganbara

Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau teilatu azpiko lekuari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Ganbera».
Ganbara bat
Etxebizitza bihurtutako ganbara eraldatua, Casa Batlló (Bartzelona).

Ganbara teilatu azpiko solairu edo gela da, gehienetan sabai inklinatua izaten duena.

Gehienetan trasteak-eta gordetzeko erabiltzen da, baina eraldatuz gero, beste gelak lortzeko (egongela, logela eta abar) erabili daiteke, baita etxebizitza osoak egiteko. Horretarako, aireztapena eta argi-sarrera behar beharrezkoak izaten dira, leku hau bizigarri izateko. Baserrietan-eta, uzta, zerealak, fruituak eta bestelako etekinak gordetzeko erabili izan da eta bestelako izen ugari hartu: mandioa, aletegia (kanpoan ere egon daiteke), selaurua, ganerra eta abar.

Etxeko tenperatura kontrolatzeko ganbarak garrantzi handia du, bertako aire geldoa isolatzaile ona baita. Hala ere, teilatua ondo isolatua ez badago, bertako tenperatura jasanezina izan daiteke: hotz-hotza kanpoan hotza denean eta bero-beroa eguzkiak bete-betean jotzen badu.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]