Teilatu

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Teilatu edo estalkia eraikin baten goiko eta kanpoko atala, gehienetan teila, arbel, zink, eta abarrez estalia izaten dena[1]. Bere helburu nagusia eraikina eta barnealdea eguraldiaren erasoetatik babestea da.

Teilatu baten diseinuan kontuan hartzen dituzten ezaugarri nagusiak honakoak dira:

Teilatuaren elementuak dira akabera-elementua eta egitura. Estalkia osatzen duen materiala teila denean, estalkiari teilatu deitzen zaio hertsiki, baina aidera zabalean askotan teilatu edozein estalki inklinaturi deritzo.

Erabilera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Estalkiak beharrezkoak dira eraikinak eraso meteorologikoetatik babesteko: euria, elurra, hotza, beroa.

Estalki motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Normalean bi mota bereizten dira: estalki inklinatua eta estalki laua, desberdintasuna lurreko planoarekiko duten inklinazioa izanik (bigarrena inklinazio gutxienekoa).

Bi motek tradizio handia dute arkitekturan: inklinatuak gehienbat klima euritsuetan erabiltzen ziren, grabitatearen bidez euria aterarazten dutelako, eta lauak klima lehorragoetan, non euriak aldizkakoak diren eta elurra ia ezezaguna. Terraza formako estalkiak egun beroenetan kanpoan lo egiteko erabil daitezke.

Sistema iragazgaitzak hobetzen joan diren heinean, estalki laua klima euritsua duten zonetara zabaltzen joan da. Hori dela eta, XX. mendean Europako iparraldeko herrialde euritsuen arkitekturaren ezaugarri bihurtu zen, Mugimendu Modernoa izenekoa. Mugimendu honek herrialde horiei ekarri zien abantaila bat elurra estalkian pilatuta uztearena da, horrela hotzarekiko isolatzailea izango den kapa bat sortuz. Lehenago ez zen hori egiten; izan ere, elurraren pisuak malda gutxiko estalkietan hondoratzeak eragiten zituen, eta beraz, elurra lurrera irristatzeko malda handikoak egiten ziren.

Estalki inklinatuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Estalki inklinatu bateko plano bakoitzari isurialde esaten zaio. Isurialde bakoitza bereizten duen ertza lima da: naba ahurra denean, eta bizkar-lima ganbila denean. Goialdeko limak gailur izena du. Fatxadatik kanpo ateratzen diren zatiak (urak eraikinetik aldentzeko) aleroak dira.

Barrualdea argiztatzeko eta aireztatzeko estalkian jartzen diren elementuak argizulo izena dute.

Estalki inklinatuen forma isurialde kopuruaren araberakoa da. Bi isurialde duten estalkietan, isurialdea erortzen ez den fatxadetan hiruki forma bat sortzen da, horma-piko izenekoa.

Estalki inklinatu baten elementuak

Estalki lauak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Estalki lauen arazo handiena da tenperatura-aldaketa bortitzen eraginpean daudela, horregatik estalki-esparruetan banatu behar dira. Hau da, tamaina oso handia ez duten sekzioetan (gehienez 6 metroko distantzia onartzen da, edozein noranzkoan), dilatazio-juntura bat utziz beraien artean. Hauetatik, malda txikiko isurialdeak sortzen dira hustubide punturaino. Eraikuntza txikietan, alderantziz egiten da, estalki inklinatuen antzeko eran, ura eraikinaren perimetroaren kanpoaldera isuriz, baina malda txikiagoarekin. Estalki alderantzikatuaren teknikaren bitartez banaketa txiki hauek ekidin daitezke.

Estalki lau mota batzuetan, estalki kataluniarra deiturikoaren modukoan, estalkia fatxadaren planotik at ere luzatzen da, teilatu-hegal bat sortuz; orokorrean, hegal hau estalki inklinatuetako hegala baino irtengune txikiagokoa da.

Materialak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Material ugari erabiltzen da estalkiak eraikitzeko. Erromatar eta grekoek eraikin esanguratsuenetako estalkiak harriz landutako materialekin egiten zituzten; eta zeramikazko teilekin beste eraikinetakoak. Arabiarrek normalizatu zuten arabiar teila deitua den teila-mota; pieza soil batekin (beti berdina, teila erromatarrarekin antzekotasun handia zuena) ebazten zituzten estalki inklinatu baten arazo guztiak: kanalak, bizkar-teila, bizkar-lima eta naba.

Estalki lauak ere azulejo forma zuten pieza zeramikoekin egiten ziren, eraikuntza-elementuen gainean jarria dilatazioaren arazoa ebazten zuten, babesten duten eraikuntza kaltetu gabe. Klima bereiziki lehorra duten herrialdetan, aspaldian erabiltzen zen, eta gaur egun ere bai, zuzenean egosi gabeko lokatz trinkotua, estalkiari azken ikutua emateko.

Pobrezia handiko guneetan teila moduan harri-lauzko piezak erabiltzen ziren, gehien bat arbelazkoak, estalkirako. Estalki hauek arazo larri bat dute, ura piezen artean kapilaritatez isuri daitekeenez, malda handiak eskatzen dira, % 50koak baino handiagoak, eta haien arteko elkargune handiak hori ekiditzeko; hori dela eta, bakoitzaren pisu unitarioa (unitate azalekoa) estalkiarena oso handia izaten da. Bestalde, estalperik gabeko lekuetan izozteen aurrean erresistentzia dauka eta iraunkortasun handia.

Estalki lauetan goialdea babesten zen; lamina iragazgaitzaile moduan lan egiten zuten kapa ezberdinen gainean, buztin beiraztutako lauza txiki bidez (Espainian, Arizako lauza edo txikiagoa eta meheagoa den kataluniako lauza beiraztatu deitua).

Estalki lauentzako disposaketa oso gomendagarri bat alderantzizko estalkia delakoa da. Normala isolamendu termikoa estalkiko materialaren azpitik jartzea baldin bada (hortik dator alderantzizkoaren izena), kasu honetan isolamendua goiko taula eta iragazgaitasun-kaparen artean jartzen da eta isolamenduaren gainean babes-elementua, tamainu handiko baldosak edo errekako kantu borobileko kapa izan daitezkeenak. Isolamendu termikoak (poliestireno hedatuaren moduko material iragazgaitz batentzat derrigorrezkoa dena) kapa iragazgaitza babesten du eguzki-izpien eta gehiegizko hotzaren aurrean (bere izoztea ekidituz), tenperatura-aldaketa handiengaitik (estalkiak jasango lituzke aldaketa handienak) eratorritako dilatazioek sorturiko mugimenduak aldi berean ekidituz. Isolamendutik isuritako euri-urak hustu-bideraino eramaten dira.

Gaur egun badira estalki berdeak ere, landaredi mota ezberdinekin egindakoak, fatxadetan ere erabiltzen direnak.


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Teilatu Aldatu lotura Wikidatan


Arkitektura Artikulu hau Arkitekturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.