Edukira joan

Ganboatar

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ganboatarren armarria San Telmo Museoan, jatorriz Tolosakoa.

Ganboatarrak (forma zaharra ganboar da)[1] Ganboa leinu gipuzkoarraren aldeko alderdia izan zen. Erdi Aroan oinaztar alderdiaren aurka jardun zuten leinu gudetan, Gipuzkoa, Bizkaia eta Araban. 1448an ganboarrek Arrasate erre zuten. Ganboarren aliatuak agramontarrak eta Nafarroako Koroa ziren. Ganboarrak, Ganboa sendia zeukaten buru, eta beste sendi batzuk ere batu zitzaizkien; adibidez, Olaso eta Balda gipuzkoarrak, eta Abendaño-Urkizu eta Legizamon bizkaitarrak.

Ganboar leinuaren burua Antso Velez Gebarakoa izan bide zen, Antso Gartzia Saltzedokoa Aiarako jaunaren iloba, 1150. urtearen inguruan. Antso Velez Gebarakoa eta haren neba-arreba eta seme-alabengandik dator Ganboa abizenaren ondorengotza.

Sakontzeko, irakurri: «Leinu gerrak»

Leinu gerrak Euskal Herrian feudalismoan gertatu ziren hainbat gatazka izan ziren. Hiru motako talkak egon ziren: noblezia nekazarien aurka, noblezia hiribilduen aurka, eta nobleziako familiak euren artean. Azken horri deitu ohi zaio leinu gerrak. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan bi familien inguruan bildu ziren: ganboatarrak eta oinaztarrak[2].

Ganboatarren armarria

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ganboatarren armarria San Telmo Museoan gordetzen den hareharrizko armarri bat da. Armarri zatitua da, tolestutako kartelaren gainean. Bere elementuak hauek dira:

  1. Basurde urgazlea, zuhaitz gainean eta hiru bihotzetan.
  2. Zuhaitz nagusia, bi basurde arranpalekin.

Gainean, kasket bat du, lanbrekinak eta bi tenante alboetan.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Cf. Ganboarrok su emaitean / asi dira, "Arrasateko erreketa", 30. lerroa, Mitxelena, Textos Arcaicos Vascos, 83. or.
  2. Unzué, J. L. O. (2013). Territorio y sociedad en la Gipuzkoa medieval: los parientes mayores. Lurralde: invest. espac, 36, 67-119.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]