Edukira joan

Antzinate klasikoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Garai klasiko» orritik birbideratua)

Antzinate klasikoa Antzinaroko greziar-erromatar aroa deitzeko historiografian erabiltzen den izendapena da. Goi Antzinarotik Antzinaro Berantiarrera doan aldia barne hartzen du, eta Antzinako Grezia eta Antzinako Erromako zibilizazioak sortu, garatu eta eragin izan zuten Mediterraneoaren inguruko lurraldean jazo zen.

Antzinate klasikoaren iraupena K. a. VIII. mendetik K. o. V. mendea bitartean kokatu daiteke, greziar eta erromatar zibilizazioen aroan.

Homeroren poemak, lehen Olinpiar Jokoak (K. a. 776), Erromaren fundazio mitikoa (K. a. 753) eta kristautzea (K.o IV. mendea) edo Mendebaldeko Erromatar Inperioaren erorketa ( (K. o. 476).

Etorkizunean izandako eragina

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mundu klasikoaren kultura-ondareak Erdi Aroko "mende ilunak" gainditu zituen berriro indar hartu zuen arte. (K. o. 500-1000). Aro Modernoko zenbait unetan biziberritu zen, gaur egunera arte iritsiz:

  • XIV. mendean Pizkundeak Antzinate Klasikoa hartu zuen eredu.[1]
  • XV. mendean Klasizismoan.
  • XVIII. mendean sortu zen Neoklasizismoak Antzinate klasikoko estiloa berreskuratzea izan zuen helburu. [2][3]
  • XX. mendea geroztik tradizio historikoak greko-erromatar kulturan eliteko gizonen ekarpenetatik harago, historialariek ikerketa subjektuak eta gaiak zabaltzen hasi ziren, besteak beste, antzinate klasikoko emakumeen inguruan.[4] [5] Izan ere, ikuspegi kritikoa aldarrikatu izan dute zenbait historialarik:

Gaur egun, teorikoki, kultura eta tradizio klasikoarekiko hurbilketa berri bat egiteko aukera zabaltzen da, jarraitu beharreko eredu gisa ez ezik, produktu historiko gisa ere azter daitezkeenak, historikoki azal daitezkeen balio positibo eta negatiboekin, eta horien artean kultur ezagutza unibertsal baten zati gisa onar daitezkeen elementuak eta erabat arbuiagarriak diren beste batzuk bereizi ahal izango ditugu. Aristotelesek esklabotza naturalari buruz egiten dituen gogoetak, Atenasko demokrazia inperialista eta bere populazioko sektore garrantzitsuen baztertzaile baten ifrentzua, edo Virgilioren bertso horiek islatzen duten borondate inperialista, gure egungo sentiberatasunetik oso urrun daude, baina Antzinate greko-erromatarra izenez ezagutzen dugun errealitate historiko horren zati banaezina eta ukaezina dira. (Antonio Duplá)[6]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Mirentxu, Miren. GLOSARIOA. Academia.edu (Noiz kontsultatua: 2022-01-02).
  2. [https://www.gazteaukera.euskadi.eus/r58-gtxarte4/eu/contenidos/articulo/c1106/eu_d1106002/1106002.html «Artea»XIX eta XX mendeak Neoklasizismoa eta erromantizismoa arkitekturan»] www.gazteaukera.euskadi.eus 2011-07-13 (Noiz kontsultatua: 2022-01-02).
  3. «Neoklasizismoa» xxmendea.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2022-01-02).
  4. (Gaztelaniaz) Tello Lázaro, Juan Carlos. (pdf) Sobre la situación de la mujer en la Antigüedad Clásica. Revista de Aula de Letras. Humanidades y Enseñanza..
  5. Álvarez Sepúlveda, Humberto Andrés; Álvarez Sepúlveda, Humberto Andrés. (2021-03). «Género y textos escolares: el caso de las mujeres de la Antigüedad Clásica» Mendive. Revista de Educación 19 (1): 41–50. ISSN 1815-7696. (Noiz kontsultatua: 2022-01-02).
  6. (Gaztelaniaz) Duplá, Antonio. (2001-01-15). «Apuntes sobre clasicismo y modernidad» Devenires (3): 199–211. ISSN 2395-9274. (Noiz kontsultatua: 2022-01-02).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]