Antzinaro Berantiarra
Antzinaro Berantiarra, Antzinaro Beranta, Antzinate Beranta edo Antzinate Berantiarra[1] II. mendeko krisialdetik, Erdi Aroaren hasiera, VIII. mendera arteko iragapen aroa da.

John William Waterhousearen Honorio enperadorearen kutunak.
Historiografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Spätantike hitza, euskaraz Antzinaro Berantiarra, alemaniar historialariek erabilia zen, Alois Rieglek XX. mendeko hasieran aipua eman zuenetik.
Perry Anderson bezalako historialari materialistentzat, aroa ekoizbide esklabotik ekoizbide feudalera iragapenekoa litzateke. Kulturalistek politikoki VI. eta VII. mendeetara luzatzen badute ere, aldakuntza eskola frantziarrak IX. eta XI. mendeetara hedatzen du: feudalismo sortu zenerako.
Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Aro hartan, erlijio monoteistak hedatu ziren: kristautasuna, judaismo eta islam. 313an Konstantino I.a Handiak Milango Ediktua plazaratu zuenean, politeismoaren "bukaera" ere plazaratu zen.
- Politikoki Erromatar Inperioa erori zen eta botere zentrala sakabanatu zen. Egoera berrian, feudalismo sortu zen. Hala ere, Bizantziar Inperioak bizirik zirauen.
- Hiriak desagertu egin ziren. Erroma 800.000 biztanle izatetik 30.000 izatera pasa zen.
- Era berean, arkitektura publikoa desagertu zen.
- Latina, lehen lingua franca zena, latin arrunt bihurtu zen eta gero, erromantze hizkuntzak sortu zituen.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ Berant Antzinaroa izena ere erabili izan da, baina gaizki sortua da; Euskaltzaindiaren Hiztegi Batuak dio berant izenondoa dela (izenaren eskuinean jartzekoa, beraz). Berant hitz elkarketan erabiltzearen desegokitasunaren arrazoiak, besteak beste, Ibon Sarasolak azaldu ditu «Goiz Erdi Aroa, Berant Erdi Aroa» artikuluan.