Garapen Jasangarrien helburuak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Garapen Jasangarriaren Helburuak, Nazio Batuen Erakundea (2015).

Garapen Jasangarriaren Helburuak (GJH) Nazio Batuen Erakundeak (NBE) argitaratutako 17 helburu dira.  Esan beharra dago helburu hauek 169 xede ezberdinez osatuta daudela. GJH-ek Garapen Jasangarrirako 2030 Agenda osatzen dute, zein Nazio Batuen Erakundearen (2015)[1] hitzetan “Pertsonen, planetaren eta oparotasunaren aldeko ekintza-plan bat da, zeinek bake unibertsala eta justiziarako sarbidea indartzeko asmoa baitauka” definitzen baitzen. Gainera, azpimarratzekoa da agenda hau Milurtekoko Garapen Helburuen[2] jarraipen gisa aurkeztu zela 2015eko irailaren 25ean, eta 17 helburu hauen bidez beraien aitzindariek lortu ez zutena lortzeaz gain, lehenago aipatutako asmoak hurrengo 15 urteetan betetzea bilatzen dela.

Testuingurua eta Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Milurtekoko Garapen Helburuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehenago aipatu bezala, Garapen Jasangarrirako Agenda 2030, 2015ean onartu eta abian jarri zen, baina bere oinarria 2000. urtean  New Yorken onartutako Milurtekoko Garapen Helburuetan du. Helburu hauek 8 ziren, baina Garapen Jasangarrirako Helburuak ez bezala, beraien xedeak murritzak ziren eta 8 adierazle soilik zituzten.  

Epeari dagokionez, 15 urteko epea zuten, 2015ean lortzeko muga hain zuzen ere . Beraz, urte horretan bertan herrialde ezberdinek txostenak aurkeztu zituzten lortutako emaitzei buruz. Hauetan oinarrituz NBEak ondorioak atera eta lortutako emaitza onetan egin zuen aipua. Hauek dira ondorietako batzuk:

  • Mundu mailan txirotasun egoeran bizi zen biztanleriaren erdia baino gehiago txirotasun egoeratik atera zen.
  • Herrialde garatuetan elikadura gabezia egoeran bizi zen biztanle kopurua                      erdira murriztu zen.
  • Lehen hezkuntzan eskolara joateko adina zuten eta eskolara joan ezin izan zuten umeen kopurua erdira murriztu zen.

Ondorio hauek ikusita, Nazio Batuen Erakundea ez zen asetu, eta egindako akatsez ohartu, hauek hobetzen saiatu eta gizartea eta lurra  egoera hobera eramateko Garapen Jasangarrirako 2030 Agenda argitaratu zuen.

Garapen Jasangarriaren Helburuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehenago aipatu bezala, 169 xedez osatutako 17 helburu dira. Milurtekoko Garapen Helburuen jarraipen modura ezarri ziren eta Nazio Batuen Erakundearen kide diren herrialde guztiek onartu zituzten (munduko 194 herrialdeetatik 193k, Vatikanoa izan ezik, estatu behatzailearen papera baitauka). Herrialde guztiei aplikatzea aurrerapauso handia izan da, Milurtekoko Garapen Helburuak herrialde garatuetatik pobreenetara baitzeuden zuzenduta, soilik, nahiz eta orduan NBEren kide guztiek sinatu zuten. Are gehiago, 2015ean Herrialdeek onarpena ematerakoan helburuak lortzeko konpromisoa hartu zuten, “Estatuek helburu hauek  ezartzeko behar diren baliabideak mugiaraztera konprometitu ziren, bereziki pobreenen eta ahulenen beharrizanen aldeko aliantzen bidez” (NBE, 2015). Gainera, ez dira herrialde mailan bakarrik landuko, “2030 Agenda honen bereizgarrietako bat zera da,  lurralde-dimentsioarekin konprometituta dagoela eta tokiko eskalara egokitu behar dela. Beraren definizioaren hasierako fasetik, bai Nazio Batuen Erakundeak eta baita Europako Batzordeak ere, oso garrantzi handia eman diete herritarrengandik gertuen dauden lurralde-eremuei.” Eusko Jaurlaritza (Agenda Esukadi Basque Country 2030). Beraz, argia da ezinbestekoa dela estatu-eskualde arteko koordinazio emaitza onak lortu nahi badira.

Era berean, esan beharra dago helburu hauek oso gai ezberdinak jorratzen dituztela; gosearekin amaitzea, genero-berdintasuna lortzea, klima-aldaketari aurre egitea, bakea lortzea…   baina esan beharra dago ez direla era aleatorioan aukeratu, hau da, 2 urtez galdeketa publikoak egitearen, gizartearekin elkarlanean egotearen eta herrialdeen arteko negoziazioen fruitu dira.  GJHek 15 urteko epea dute, 2030. urterainoko epea hain zuzen ere, urte horretan bertan helburuak lortu diren ala ez neurtu eta erabakiak hartuko dira.

Azkenik, aipatzekoa da ez dela adostu helburuen jarraipena egiteko modelorik, eta ildo honetan 2018an NBEak argitaratutako txostenean “Egungo egoerari buruzko datu enpirikorik gabe, ezin da konfiantzaz Garapen Iraunkorreko Helburuak betetzeko bidea zehaztu” aipatzen da. Beraz, nahiz eta helburu hauek etorkizun hobe baterako bidea ezarri duten, argi dago oraindik lan asko geratzen dela esandakoa betetzeko.

Helburuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Helburua: Pobrezia desagertzea.
  2. Helburua: Goserik ez.
  3. Helburua: Osasuna eta ongizatea.
  4. Helburua: Kalitatezko hezkuntza.
  5. Helburua: Genero-berdintasuna.
  6. Helburua: Ur garbia eta saneamendua.
  7. Helburua: Energia irisgarria eta ez kutsagarria.
  8. Helburua: Lan duina eta hazkunde ekonomikoa.
  9. Helburua: Industria, berrikuntza eta azpiegitura.
  10. Helburua: Desberdintasunak murriztea.
  11. Helburua: Hiri eta Komunitate jasangarriak.
  12. Helburua: Ekoizpen eta kontsumo arduratsuak.
  13. Helburua: Klimaren aldeko ekintza.
  14. Helburua: Itsaspeko bizitza.
  15. Helburua: Lehorreko ekosistemako bizitza.
  16. Helburua: Bakea, justizia eta erakunde sendoak.
  17. Helburua: Helburuak lortzeko aliantza.

Helburuak Espainia eta Euskal Autonomia Erkidegoan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espainia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espainia mailan GJHen alde lan egiteko  “Garapen Jasangarrirako 2030 Agenda ezartzeko Ekintza Plana” aurkeztu eta 2018ko uztailaren 29an  aprobatua izan zen. Ekintza-plan honek bi atal nagusi ditu; alde batetik, “Garapen Jasangarriko Helburuen egoeraren analisia Espainian, abiapuntuko egoera eta sail guztien eskumen-erantzukizunen kartografia bat lortu” nahi dute, Kanpo-arazoetako Ministerioa[3] (Agenda 2030). Eta Bestetik, bilatzen dutena zera da: “2018-2020 Agenda bultzatzeko ekintzak zeintzuk izango diren ezarri: politika eta neurri publiko berriak, agendaren gobernantza, jarraipena egiteko mekanismoak eta eragile guztien berri ematea” Kanpo-Arazoetako Ministerioa (Agenda 2030). Esan beharra dago ekintza-plan honetan pertsonaia sozial eta eskualde-administrazio guztiek era ireki, barneratzaile eta transparentean egin dutela elkarlan. Plan honek “palanka” izeneko politika batzuei ematen die lehentasuna, hauen bidez helburuak lortzeko bidean aurrerapauso handiak eta azkarrak ematea espero da; pobrezia, baztertze eta desberdintasun sozialaren aurkako prebentzio eta borroka, ekonomia zirkularraren alde egitea eta aldaketa klimatikoaren aurka lan egitea, adibidez. Politika hauek lege eta neurri zehatz eta berritzaileen bidez sustatzea da helburu.

Horretaz gain, esatekoa da 2030 Agendaren inguruko gobernantza ez duela Espainiako gobernuak berak egingo, gobernu honek berak izendatutako garapen jasangarriaren aldeko batzorde batek burutuko baitu.

Bukatzeko, aipatu beharra dago Espainiako Kanpoko-Arazoetako Ministeritzak urteetan zehar hainbat bilakaera-txosten aurkeztuko dituela (txosten hauek borondatezkoak dira), hauetako lehenengoa 2019. Urtean argitaratu zuten.

Euskal Autonomia Erkidegoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal Autonomia Erkidegoari (EAE) dagokionez, eusko jaurlaritzak GJHekin oso konpromiso sendoa erakutsi du. Honen froga 2018an argitaratutako[4] “Euskadi Basque Country 2030  Agenda” izango litzateke. Agenda honek, Eusko Jaurlaritzaren hitzetan, hainbat ikusmolde barneratzen ditu; integratzailea da, hau da, garapen jasangarriaren hiru dimentsioak integratzen ditu (soziala, ekonomikoa eta ingurumenekoa). Zeharkakoa da, politika publikoaren alor guztietara iristen, hau da, lidergoa ezin zaio izaera sektorialeko politika publiko bati egotzi. Eta Aldi baterakoa da, 2030ean dauka muga, hain zuzen ere, nahiz eta garatu beharreko jarduerak lau urteko epeetan egin.

Euskadi Basque Country 2030 agendaren edukiari dagokionez, 15 herrialde-helburu, 15 plan estrategiko, 54 plan sektorial, 28 ekimen legegile, 175 konpromiso, 650 ekimen eta 100 adierazlez dago osatuta. Eusko Jaurlaritzak dioenez, elementu hauen bitartez 2016-2030 XI. Legegintzaldiaren Gobernu programa eta Garapen Jasangarrirako Estrategiaren bat etortzea lortzen da.

Neurri hauen lorpen-graduaren jarraipenari erreparatuz, Eusko Jaurlaritzak hainbat jarraipen txosten argitaratzea espero da, hauetariko lehenengoa 2017. urtean argitaratu zuten.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) «UNSDG | 2030 Agenda» unsdg.un.org . Noiz kontsultatua: 2020-04-24.
  2. (Gaztelaniaz) «Objetivos de Desarrollo del Milenio» UNDP . Noiz kontsultatua: 2020-04-24.
  3. http://www.exteriores.gob.es/Portal/es/PoliticaExteriorCooperacion/Agenda2030/Documents/Informe%20de%20Progreso%202019.pdf
  4. http://www.euskadi.eus/pdf/agenda-euskadi-basque-country-2030.pdf