Edukira joan

Garapen Jasangarrirako 5. helburua: genero-berdintasuna

Wikipedia, Entziklopedia askea
Garapen Jasangarrirako 5. helburua: genero-berdintasuna
Nazio Batuen Erakundearen helburua
Garapen Jasangarrirako Helburuak
1: Pobrezia desagerraraztea
2: Goserik ez
3: Osasuna eta ongizatea
4: Kalitatezko hezkuntza
5: Genero-berdintasuna
6: Ur garbia eta saneamendua
7: Energia irisgarria eta ez kutsagarria
8: Lan duina eta hazkunde ekonomikoa
9: Industria, berrikuntza eta azpiegitura
10: Desberdintasunak murriztea
11: Hiri eta komunitate jasangarriak
12: ekoizpen eta kontsumo arduratsuak
13: klimaren aldeko ekintza
14: itsaspeko bizitza
15: lehorreko bizitza
16: bakea, justizia eta erakunde sendoak
17: helburuak lortzeko aliantza

Gaur egun arte, genero ezberdintasun batean bizi izan gara eta oraindik ere emakumeen eta gizonezkoen arteko ezberdintasuna nabaria da bizitzako alderdi ezberdinetan. Genero berdintasuna ez da giza eskubide bat bakarrik, baizik eta beharrezko oinarria mundu baketsu, aberats eta iraunkor baterako. Gaur egun, iritsi da historian momentu bat, non hainbat gertakariren kumuluen ondorioz, honek ezin duen honela jarraitu. Helburua izango da gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna lortzea. Horregatik, alor desberdinetan zentratuko gara, adibidez, sufragismoan, Martxoak 8ko greban, emakumeak duen rolean...

Genero-parekotasuna edo genero-berdintasuna genero-rolak baztertu eta emakume eta gizon arteko aukera-berdintasuna[1] sustatzen duen helburua da. Genero indarkeria bezalako gertaerak gure gizartearekin eta munduarekin lotura zuzena dute asko ikusten direlako horrelako kasuak. Era berean, gizonezkoek eta emakumezkoek onura berberak eta errespetu berdina jaso beharko genuke gizakien eskubideak, erantzukizunak eta aukerak ez direlako gizontasunaren edo emetasunaren araberakoak izan behar.

Emakumeen rola aldatuz joan da historian zehar, rol horrek batzuetan beste batzuetan baino garrantzi handiagoa izanik, baina egia da beti bigarren maila batean aurkitu dela emakumezkoa.

Genero berdintasuna bultzatzeko, egun badago horren ezaguna eta aldi berean horren ezezaguna zaigun terminoa, feminismoa[2]. Kontzeptua emakumearen askapen-mugimenduei buruzkoa da, historikoki hainbat mugimendu bereganatu baitituzte. Beste mugimendu batzuek bezala, pentsamendua eta ekintza, teoria eta praktika sortu ditu. Feminismoaren sorrerari dagokionez, historian zehar feminismoak mugimendu eta aldaketa asko izan ditu. Idazle batzuk feminismoaren hasiera XIII. mendearen amaieran kokatzen dute, Guillermine de Bohemia-k emakume eliza bat sortzea aldarrikatu zuenean. Beste batzuek ordea XIX. mendearen erdialdean, borroka feminista[3] antolatu eta kolektiboak hasten direnean. Emakumezkoek, azken mendeetan gertatutako hainbat gertaera historikoetan parte hartu dute, bai errenazimentuan, Frantziako iraultzan eta iraultza sozialistetan, baina beti ere bigarren maila batean, sufragiotik aurrera errebindikatzen baita emakumezkoen autonomia.

Feminismoak hiru olatu izan zituen:

  • Lehenengoari dagokionez, feminismoaren aitzindari izandako emakumezkoen borrokak, helburu zehatzak izaten hasi ziren Frantziako iraultzatik aurrera, iluminismoaren berdintasun eta arrazionalismo ideologiari eta industria iraultzatik aurrera agertutako lan egoera berriari lotuta.
  • Bigarrena, aurreko garaiko feminismoez desberdindu zuena, patriarkatuaren kontzepzio berria izan zen, gizonen boterean oinarritzen zen sistema hori aspektu guztietan erreproduzitzen zela aldarrikatuz. Ondorioz, horren kontra politikan, ekonomian, kulturan, ohituretan, arlo sozialetan, etab. ekin zioten emakumeen eskubideen eta askatasunen alde.
  • Feminismoaren hirugarren olatua jada hirurogeigarren urtean agertzen da, eztabaida gai berriak, gizarte balio berriak eta emakumeon hautemate era berriak proposatuz. Kontraesanak dituen sistema zen, honen legitimazioa bere unibertsaltasun printzipioetan aurkituz. Egia esan sistema sexista, arrazista, klasista eta inperialista zen.

Gaur egun,  bizitzako zenbait alderditan genero ezberdintasuna islatua ikusi dezakegu, hala nola, zama handiagoa etxeko lanetan eta familiaren zainketan, hezkuntza eta osasuna eskuratzeko desberdintasunak .Beraz, feminismoaren beharra nabaria da. Halaber, gure esku ere badago aldaketa hau aurrera eramatea, besteak beste, egunerokotasuneko ekintza txikietan, hizkuntza ez-sexista erabiltzen saiatzean edo etxeko lanak eta seme-alaben zainketa banatzean.

Sufragio unibertsala (2017)[4]

1893.urtetik 2017. urteraino izan den eboluzioa emakumeen boto unibertsalean aztertzen da. Sufragismoa[5] XIX. mende amaieran izan zen herrialde mugimendu politikoa da, emakumearen bozkatzeko eskubidea aldarrikatzen duena. Clara Campoamor izan zen lehen diputatua hau onartzen. Izan ere,  Industria Iraultzak[6]  eragindako ondorioen artean, emakumearen parte hartze sozial handiagoa zegoen. 1893. urtean, emakumeei eskubidea ematen hasi zitzaien botoa emateko baina ez aldiz hauteskundeetara aurkezteko. Finlandia, Norvegia, Danimarka eta Islandia izan ziren lehenak eskubide hau aitortu zuten herrialdeak. Lehen mundu gerraren amaieran, beste herrialde batzuk ere gehitu ziren eta eskubide hau onartu zuten. 1960.urtetik nabaria izan da eboluzioa herrialde gehienetan. 2017. urterako emakumeak eskubidea zuten botoa emateko herrialde gehienetan, Saudi Arabian izan ezik.

Indarkeria jasan zuten emakumeak (2017)

Mapak honek adierazten diguna izango da 15 urte bitarteko emakume eta nesken proportzioa indarkeria fisiko, sexual edota psikologikoren bat jasan dutenak bere bikotekide batengatik 1990 eta 2017 urte tartetan. 1990. urtetik India izan da indarkeria gehien jasan duen herrialdea, ondoren Txinak jarraituta. 2017. urtean Indiak jarraituko du indarkeria tasa handiena izaten. Genero indarkeriaren aurkako borrokan, mugimendu feministak, ahotsa altxatu dute. Izan ere, azaroaren 25[7]ean genero indarkeriaren aurkako eguna ospatzen da arrakasta handiarekin. Bystandar intervention[8] (lekukoaren esku-hartzea) deritzon ekintzak eraginkorrenak direla frogatu dira. Martxoak 8ko greba ere, Emakumearen Nazioarteko eguna bezala hartzen da.

2009.urtetik 2018 urte bitarteko Euskadiko datuen arabera, behin hazkunde-tasak[9] eta zenbaki indizeak kalkulatuta, esango genuke indarkeriaren inguruko salaketak urtez urte handitzen joan direla. Esanguratsua da 2016tik 2017rako urtebete horretan, biolentziaren inguruko salaketa kasuak ia 1.000 aldiz handiagoak izan direla.

Clara Campoamor 1931-ko Emakumezkoen Batasun Errepublikarraren egoitzaren inaugurazioan

Argazkian ikusten dugun bezala, 1931ko Urriaren 1ean, Clara Campoamor[10] (argazkiaren erdian ateratzen den emakumea) izan zen hauteskundeetan hautatua Partido Radical-en diputatu[11] bezala emakumeen sufragioa onartzen. Bi urteetara, hau da, 1933ko hauteskundeetan, eskubide hori ofizialki eskuratu zuten Espainiako emakumeek. Clara Campoamor espainiar politikaria izan zen, emakumeen babeslea eta sufragio unibertsalaren bultzatzaile nagusia Espainian. Emakumeen sufragioak tamalez gutxi iraun zuen. 1936ko hauteskundeen eta Gerra Zibilaren eztandaren ondoren, diktadura iritsi zen eta edozein keinu demokratiko deuseztatu zen.

Emakume Langilearen Nazioarteko Eguna martxoaren 8an[12] ospatzen da. Herrialde gehienetan Emakumearen Nazioarteko Eguna izenarekin ere ezagutzen da. Emakumeen Nazioarteko Eguna, lehenengoz, 1909ko otsailaren 28an ospatu zen, Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) New York hirian, AEBetako Alderdi Sozialistak antolatuta. Egun hau, batez ere herrialde eta mugimendu sozialista eta komunistek ospatu izan zuten, harik eta 1975ean Nazio Batuen Erakundeak nazioarteko egun izendatu zuen arte. Urtero-urtero egun honetan milaka emakume ateratzen dira greba feminista hau ospatzera. Zorionez, eskubide asko eskuratu ditugu, nahiz eta oraindik lan asko geratu egiteke. Horrela emakumeari "ezeztatu" zaizkion eskubide guztiak historian zehar aldarrikatzen dira. Argazkian ikusten den bezala, pertsonek greba egiten dute egun hartan beraien eskubideak aldarrikatuz.

"Martxoak 8"
"Martxoak 8"

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Gizon eta emakumeen arteko berdintasuna. Bizkaiko Foru Aldundia.
  2. Gamba, S (2008), Feminismo: historia y corrientes. Mujeres en red. El periódico feminista.. .
  3. Bengoetxea, I. (2015). Bigarren olatuko feminismoa. (Gradu amaierako lana). EHU.. .
  4. «Our World in Data» Our World in Data (Noiz kontsultatua: 2021-04-26).
  5. (Gaztelaniaz) Sufragio femenino. 2021-04-21 (Noiz kontsultatua: 2021-04-26).
  6. La revolución industrial y el empoderamiento de las mujeres. elcato.org.
  7. r01epd012cab7c3b2513bab5f2d1fd16f8b777a71. (2018-11-20). «Azaroaren 25a, Emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2021-04-26).
  8. (Ingelesez) «Bystander intervention» www.concordia.ca (Noiz kontsultatua: 2021-04-26).
  9. CGPJ Epdata, INE (2018). Ministerio de sanidad, servicios sociales e igualdad.. .
  10. Clara Campoamor. 2021-03-30 (Noiz kontsultatua: 2021-04-26).
  11. (Gaztelaniaz) País, Ediciones El. (2006-10-01). «Fotos: 75 años del voto femenino» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2021-04-26).
  12. Emakume Langilearen Nazioarteko Eguna. 2021-03-26 (Noiz kontsultatua: 2021-04-26).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]