Garbiñe Etxeberria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Garbiñe Etxeberria

Bizitza
JaiotzaHernani1967ko urtarrilaren 22a (57 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerakkirol-zuzendaria

Garbiñe Etxeberria (Hernani, Gipuzkoa, 1967ko urtarrilaren 22a) futbolari eta entrenatzailea da, bere ibilbide profesional Errealan egin duena. Emakumezkoen Futbol Ligako lehen entrenatzaile profesionaletako bat izan da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Garbiñe Etxeberria 14 urterekin hasi zen futbolean bere eskolako taldean:Santo Tomas Lizeoan. Areto futbolean eta hondartzako futbolean jokatu zuen; ondoren 11 futbolera pasa zen. 1984an Oiartzun Kirol Elkartean jokatzen hasi zen, talde hori Espainiako klub garrantzitsuenetako bat da emakumezkoen futbolari dagokionez,eta batez ere urte horietan,Emakumezkoen Futbol Liga Nazionala osatu zuten taldeetako bat ere(egungo Emakumezkoen Lehen Mailaren aurrekaria). Oiartzun K.E taldearekin, maila gorenera iritsi zen eta Erreginaren 2 Kopa lortu zituen (1987 eta 1988). 1990/91 denboraldian ligako txapelketa nazionala irabazi zuen.

Bere futbol-bizitzaren zati handi bat Oiartzunen eman du, lehenik jokalari gisa, 1984tik 1996ra, non bere jokalari-papera oinarrizko taldeetako entrenatzailearekin tartekatu zuen. 2004an Errealak fitxatu zuen emakumezkoen lehen taldea entrenatzeko eta Errealaren emakumezkoen futbol atalaren proiektua osatzeko helburuarekin. 2004 eta 2005 denboraldietan Iñigo Dominguezekin batera entrenatu zuen taldea. 2005ean, taldea Superligara igotzea lortu zuten (gaur egun Iberdrola Liga), 2006. urtean debuta eginez. 2007an Errealeko lehen entrenatzailea izan zen Superligan.

2008an aulkia utzi eta Realarekin harremanetan jarri zen hainbat funtziotan, besteak beste, ordezkari, idazkari tekniko eta plangintzaren arduradun gisa.

2017tik, Haur Hezkuntzako irakasle izateko eszedentzia eskatu zuenetik, Errealeko emakumezkoen futbol saileko kirol zuzendaria da, eta bere agintaldian lortu dute Erreginaren Kopa irabaztea 2019an.

Gipuzkoako emakumezkoen futbolaren bide-erakusle bat da, erreferentea euskal eta espainiar emakumezkoen futboleko jokalari, entrenatzaile eta agintari bezala.

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Titulua Taldea Kargua Urtea
Erreginaren Kopa Oiartzun K.E. Jokalaria 1987
Erreginaren kopa Oiartzun K.E. Jokalaria 1988
Liga Txapelketa Nazionala Oiartzun K.E Jokalaria 1990
Igoera-maila Superligara Erreala Entrenatzailea 2005
Erreginaren Kopa Erreala Kirol zuzendaria 2019

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]