Garriga

Wikipedia, Entziklopedia askea
Garrigako paisaia Languedocen
Korsikako landare paisaiak, hurbilekoa, lehen planoan, maki, atzean, urrunago garriga.

Botanikan, garriga (okzitanierazko garriga hitzetik alboko hizkuntzetara hedatu den hitza) eskualde mediterranearretako, klima mediterraneoko berezko landare-formazioa da, maki ekosistematik gertu. Montpellierreko Nekazaritza Eskolaren arabera, garriga kareharrizko lurretan egon ohi da, eta maki ekosistema siliziodun lurretan. Garrigak eta makiak izen bakar batekin bil daitezke: sastrakadia. Sute erregresibo baten ahuntza da, sua behin eta berriz igarotzen delako. Baso ekosistema degradatu bati dagokio, batzuetan larre zaharrak edo bertan behera utzitako lur landuak denborarekin garriga bihurtzen dira.

Garaiera txikiko zuhaixkak eta batez ere sastrakadiz osatutako landaretza egoten da garrigetan. Eremu batzuk estali gabe geratzen dira. Landare espezie asko nahastuta topa daitezke: erromeroa, izpilikua, ezkaia, txilarra...

Garrigaren zenbait espezie[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ezkaia udaberrian.

Ekosistema hauetan ohikoak dira honako zuhaitz genero hauek: Quercus, Phillyrea edo Juniperus generoko espezie batzuk. Makiaren landareen artean, bestetik, hauek aipa daitezke:

Irudiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]