Maki (ekosistema)
- Artikulu hau ekosistemari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Maki».
Maki (frantsesetik maquis, eta hau italieratik macchia, sasitzaz estalitako alorra esan nahi du) Mediterraneo aldeko ekosistema nagusietariko bat da nahiz eta munduko beste zenbait tokitan ere agertu (Hegoafrika, Txilen, Kalifornian, Australiaren hegoaldean). Begetazio formazio bizikorra da, gehien batean zuhaixkez eta zuhaitzez osatuta. Landarediaren gutxi gorabeherako altuera 50 zm.tik 4 metrotara doa.[1]
Egitura[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Makiaren konpozizioa latitudearen arabera aldatu egiten da. Orokorrean, zonalde elkor edo sasi elkorretan sortzen da, klimatologiaren aldetik negu ez oso gogorrak eta uda lehorrak dituzten inguruetan. Lurra sakonera gutxikoa eta oso drenatua izaten da; horregatik, begetazio mota honek garrantzi handia du erosioaren aurka. Halaber, txoko ekologiko garrantzitsua da; bertan mota askotako animaliek bizirauteko baldintzat aurkitzen baitituzte: ugaztunak, hegaztiak, narrastiak, intsektuak. Landaredia ere oso berezia da. Biodibertsitatearen ikuspuntutik inguru aberatsak dira.

Makiaren zenbait espezie[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Ekosistema hauetan ohikoak dira honako zuhaitz genero hauek: Quercus, Phillyrea edo Juniperus generoko espezie batzuk. Makiaren landareen artean, bestetik, hauek aipa daitezke:
- Kamamila (Matricaria recutita)
- Algarrobo (Ceratonia siliqua)
- Gurbitz (Arbutus unedo)
- Txilar zuri (Erica arborea)
- Txara (Cistus laurifolius)
- Legeltxor (Pistacia lentiscus)
- Mirto (Myrtus communis)
- Cistus salviifolius
- Paperezko lorea (Helichrysum)
- Izpiliku min (Lavandula stoechas)
- Erromero (Rosmarinus officinalis)
- Isats arantzadun (Calicotome spinosa)
Makia non ikuski[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Frantzian: Korsikan (lurraren %20 makia da), Maures mendietan, Esterel mendian, Hyères uhartetan.
- Italian: Sardinian (adibidez, Gennargentu Parke Nazionala), Sizilian, Apulian.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ Egile batzuk: (1980) Botánica, 168.or. Bartzelona: Biblograf, S.A. ISBN 84-226-1218-6
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- (Gaztelaniaz): Web Departament de Medi Ambient i Habitatge de la Generalitat de Catalunya. Manual dels hàbitats de Catalunya[Betiko hautsitako esteka]
- (Italieraz): Alessandro Minelli (2002) La Macchia mediterranea · Formazioni sempreverdi costiere Museo Friulano di Storia Naturale·Udine. ISBN 8888192085
- (Gaztelaniaz): Ekologia hiztegia.