Garrote

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Artikulu hau jendea exekutatzeko gailuari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Garrotea».
Garrote bidezko exekuzioa Filipinetan, 1902.

Garrotea (katalanez eta gaztelaniaz Garrote vil) heriotza zigorra gauzatzeko gailu bat da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1820-1978 artean Espainian ofizialki legeztatua egon zen, bai eta Kuba, Puerto Rico eta Filipinetan espainiar koloniak izan ziren garaian. Dena den, jada aurrez Antzinako Erroman nahiz gerora Erdi Arotik aurrera Iberiar penintsulan jada erabilitako sistema da.

1974ko martxoaren 2an, Bartzelonako Model espetxean, Salvador Puig kataluniar preso anarkista Espainian garroteaz hildako azken pertsona izan zen.

Funtzionamendua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Garrotearen funtzinamendua honetan datza: burdinezko lepoko bat du, kirten batean amaitzen den torloju bat duena, borreroak kirten hori mugiarazten duen aldiro, burdinezko lepoa estutuz doa, zigortuari lepoa apurtu arte. Teorian, zigortuaren heriotza bizkarrezurreko atlas gaineko axis ornoaren apofisi odontoideen luxazioaren ondorioz dator, horrek garunaren koma egoera eta heriotza eragin behar luke, baina praktikan heriotza asko laringeko kalteen ondoriozko itoketarengatik datoz.

Heriotza zigor sistema horren eraginkortasuna batez ere borreroaren esku-besoen indar fisikoa eta zigortuaren lepoaren neurria eta erresistentziaren araberakoa da. Borreroa indar fisiko makaleko bada edo zigortuak lepo sendoa badu, zenbait kasutan zigorra gehiegi luzatu da eta tortura izatera ere iritsi da.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Garrote Aldatu lotura Wikidatan