Garziarena berria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Garziarena berria: Euskal Herriko Aldizkari Kritikoa
Mota euskarako literatura fanzinea
Fitxa teknikoa
Lehen zenbakia 1997
Azken alea 1998
Hizkuntza euskara, frantsesa eta gaztelania
Argitaratze lekua Iruñea
Argitaletxea Pamiela
Banaketa
Ekoizpen osoa 5
Banatze-eremua  Euskal Herria
Kanpo loturak
andima.armiarma.com/barz/aurki.htm

Garziarena berria Pamielak argitaratu zuen euskarazko literatura fanzine bat da, Pamiela argitaletxeak 1997tik 1998ra argitaratu zuena.

Garziarenaren jarraipena da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

« Euskal Herriko Aldizkari Kritikoa goiburupean plazaratu zen Garziarena berria 1997ko abenduan, Durangoko Azokaren karietara. Helburu handinahiagorik zehazteke, bultzatzaileek lehen alean gaztigatu ziguten iruditzen zitzaiela "hainbat jendek estimatu egingo lukeela bere iritzia azaltzeko leku bat, eta leku hori aldizkari hau izan litekeela. (...) Guk elkarte edo txoko bat sortu nahi genuke, elkarri informazioa pasatzeko eta errealitateari buruzko hurbilketa sakonago eta minago bat lortzeko". Hasieratik eskatu zuten irakurleen partaidetza. Garziarena-ren aldean egoitza Iruñera aldatuta —mantxeta errespetatuz—, Pamiela etxera hain zuzen ere, izen ezagunak ageri dira bultzatzaile gisa: Txema Aranaz, Bernardo Atxaga, Lourdes Auzmendi, Koldo Biguri, Joxemi Goiena, Joxemari Iturralde, Jose Luis Mendoza. Hileroko maiztasunarekin ekin zioten, gaztelaniazko eta euskarazko testuez —frantsesezko testuren bat ere badago—, baina 1998ko apirilean, bosgarrenarekin, bukatu zen ekimena. Artikuluak nagusiki, ipuintxo eta poema batzuk, eta kritika sail handi bat hala nola erdarazko testuen erreferentzia asko jaso zituen aldizkariak »

. [1] Ibinagabeitia Proiektua: Literatur Aldizkarien Gordailua

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]