Edukira joan

Koldo Biguri

Wikipedia, Entziklopedia askea
Koldo Biguri

Bizitza
JaiotzaGasteiz1962ko abuztuaren 25a (63 urte)
Herrialdea Araba, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
frantsesa
italiera
Jarduerak
Jarduerakitzultzailea, idazlea, euskaltzain urgazlea eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Euskal Herriko Unibertsitatea
Napoli Federiko II.a Unibertsitatea
Jasotako sariak
KidetzaEuskaltzaindia
Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkartea

Inguma: koldo-biguri-otxoa-de-eribe

Juan Luis "Koldo" Biguri Otxoa de Eribe[1] (Gasteiz, Araba, 1962ko abuztuaren 25a) euskal idazle, euskaltzain urgazle eta itzultzaile bat da. Jaioterrian Euskal Filologia ikasi ondoren, itzulpengintzan dihardu 1992az geroztik.[2] Txikipediaren bultzatzaileetako bat da.[3]

2025ean, Euskadi Literatura Saria irabazi zuen, Euskarazko Literatura Itzulpena atalean, Elsa Moranteren Arturoren uhartea. Ume baten oroitzak obra italieratik euskarara egindako itzulpenarekin.[4]

Unibertsitateko irakaslea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2000. urtean, Euskal Morfologiako irakasle aritu zen Napoliko Unibertsitatean[5] eta gaur egun, Euskal Herriko Unibertsitateko Letren Fakultatean irakasten du.[1] Itzulpengintzarekin lotuta dauuden ikastaro hauek ere eman zituen udako ikastaroetan:

  • Ahozko euskal literatura, hurbilketa semiotikoa 1985, UEU
  • Ahozko euskal litraturazko ikerketak (I) 1989, Uda Ikastaroak (UPV/EHU)
  • Ahozko euskal litraturazko ikerketak (II) 1989 Uda, Ikastaroak (UPV/EHU)
  • Itzulpen-teknikak    1991, Lurdes Auzmendi Aierberekin batera, UEU
  • Testu literarioen itzulpena 1993, UEU
  • Dibulgazio eta komunikabide-itzulpena 1993, UEU. Beste hauekin batera: Lurdes Auzmendi Aierbe, Jose Antonio Sarasola Arregi, eta Beatriz Zabalondo Loidi
  • Erlatiboen itzulpena 1994, UEU
  • ""Leialtasunaren"" kontzeptua literatur itzulpenetan 1994, UEU
  • G.T. di Lampedusa ""Il gatopardo"" 1994, UEU
  • Itzulpenen korapiloak 2002, UEU

Itzultzaile eta interprete

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Itzuli dituen liburuak 50 baino gehiago dira. 1992an hasi zen literatura itzultzen, gehienbat literatura italiarra. Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkarteko (EIZIE) lehendakaria 2000-2002 bitartean, eta Senez aldizkariko zuzendaria 1994-1999 bitartean. Euskaltzain urgazle izendatu zuten 1996ko martxoaren 29an.[6] Euskal itzultzaile aitzindarien memoria historikoa lantzen dabil, Lurdes Auzmendirekin batera, EIZIEk argitaratzen duen “Itzulpen Antologia” bilduman.

« Itzultzailea ere idazlea da, nahiz eta bestearen ahotsa berridatzi. Ez da mekanikoki hitz bat beste batez ordezkatzea; musikaltasuna, erritmoa eta ahotsa berriro sortu behar dituzu. Horretarako, sormenaren zirrikituetan murgildu behar da. Helburua ez baita soilik testua ulertaraztea, baizik eta irakurleak jatorrizkoaren gozamen bera sentitzea. »

Koldo Biguri[7]


Euskarazko erlatiboen itzulpenak (Koldo Biguri, Administrazioa euskaraz, 1996)[8]

Doktore-tesia aurkeztu zuen Euskal Filologian 2016an zuzendaria Carlos Cid Abasolo irakaslea izan zela. Tesiaren izenburua hau izan zen: "Euskararen eta gaztelaniaren arteko itzulpenaren estilistika konparatu baterako materialak perpaus erlatibo esplikatiboak euskaratik gaztelaniara eginiko literatura-itzulpenetan". Tesian perpaus erlatibo esplikatiboen kasuan euskararen eta gaztelaniaren artean dauden aldeak ikertu zituen, beti ere itzulpengintzaren beharretara begira, Estilistika Konparatuaren eta Itzulpen-Ikerketa Deskriptiboaren metodologia erabiliz. Horretarako, corpus bat osatu zuen euskaratik gaztelaniara itzulitako hamar eleberri garaikideren hustuketatik ateratako adibideekin, gaztelaniazko itzulpenetako erlatiboak eta sorburu-testuetako baliabideak binomiotan elkartuz, helburua izanik ikustea zernolako baliokidetasun testualak dauden sorburu-testuetako eta xede-testuetako baliabide desberdinen artean, eta, bide horretatik, hizkuntza bakoitzaren estilistika parez pare jartzea. Horrela, corpusaren azterketak argi utzi zuen, euskararen eta gaztelaniaren kanon sintaktiko-estilistikoak desberdinak direla gaur egun, oro har erlatiboaren, eta, zehazkiago, erlatibo esplikatiboen erabilerari dagokionez, itzulpen-tipologia guztietan, hots, bai itzulpen alografoetan, bai autoitzulpenetan bai eta itzultzailearen eta idazlearen artean egindakoetan ere.[9][10]

Tesiak itzulpenaren xede-testua hartu zuen abiapuntu, hau da, gaztelaniazko itzulpenak eta, hain zuzen ere, itzulpenotan ageri diren perpaus erlatibo esplikatiboak (PEE). Eta Koldo Bigurik hortik sorburu testura jo zuen, hau da, gaztelaniazko PEE horiek euskarazko jatorrizko testuko zein egitura linguistikori (perpaus erlatiboari, perpaus juntadurari, hipotaxiari, aposizioari –erlatibozko aposizioak barne– edo perpaus izatera iristen ez den segmentu bati). Horretarako, azken berrogei urteotako hamar azpicorpus aztertu zituen zehatz-mehatz, azpicorpus horien hautaketa justifikatu ondoren. Azterketa estatistiko horrek argi eta garbi erakutsi zituen, besteak beste, euskal perpaus erlatibo esplikatiboen inguruan dauden desadostasunak (izan ere, ez alferrik, gaztelaniazko PEE horietarik %45, sorburu testuan, perpaus juntaduraren eta hipotaxiaren bidez adierazita baitaude) eta “antizeinismoak” euskararen ahalmen espresiboan izan duen eta duen eragin ikaragarria (eta Koldo Biguriren ustez, baita kaltegarria ere).[11]

Euskaltzain urgazlea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskaltzaindiak euskaltzain urgazle izendatu zuen 1996ko martxoaren 29an. [12]

Saiakera eta artikuluak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • «Euskal Baladak» (1983, Hordago)
  • «Esaldi konpletiboen erabilera: Duhalderen Meditacioneac gei premiatsuenen gainean», ASJU (1986).
  • «El tema del cambio de sexo en la literatura vasca de tradición oral», Memoriae L. Mitxelena magistri sacrum, (I) ASJU 14 (1991).
  • «La situación actual de la traducción jurada en lengua vasca», Papers Lextra del Grup d’Estudis Dret i Traducció, Institut Joan Lluís Vives, 3. zenbakia (2007).
  • Euskararen eta gaztelaniaren arteko itzulpenaren estilistika konparatu baterako materialak (2018), Senez aldizkaria.
  • Perpaus erlatiboen balio semantikoa euskal gramatika-azterlanetan (2020),

Literaturako lan ugari euskaratu ditu Bigurik; batez ere, XX. mendeko italierazko lanak:[5][13]

Gazteentzako literatura ere ugari euskaratu du: Geronimo Stilton, Jeremy Belpois eta Megan McDonalden bildumak batez ere, baina baita beste autore batzuk ere: Jan Terlow, Zlata Filipovic, Mario Lodi, Roberto Piumini, Ana María Matute, Tino Pertierra eta Juan Madrid.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b «BIGURI OTXOA DE ERIBE, JUAN LUIS», EHU.es.
  2. (Gaztelaniaz) Felix Ibargutxi Otermin: «Koldo Biguri Otxoa de Eribe», Auñamendi Eusko Entziklopedia.
  3. Madina, Txomin. (2018-04-18). «Koldo Biguri: "Euskal Wikipedia da munduan gazteentzako bertsioa integratuta duen bakarra" - Debagoiena» Goiena.eus (kontsulta data: 2020-10-18).
  4. Irekia. «Irekia - Garazi Albizuak, Koldo Bigurik, Markos Zapiainek eta Itxaso del Castilok jasoko dute Euskadi Literatura Saria 2025» www.irekia.euskadi.eus (kontsulta data: 2025-10-13).
  5. a b «Koldo Biguri Otxoa de Eribe», EIZIE.eus.
  6. «Euskaltzain urgazleak: Koldo Biguri Otxoa de Eribe», Euskaltzaindia.eus.
  7. Begiristain, Edurne. (2025-10-13). ««Itzultzailea ere idazlea da, nahiz eta bestearen ahotsa berridatzi»» Berria (kontsulta data: 2025-10-14).
  8. Koldo, Biguri. (1996-07-01). «Euskarazko erlatiboen itzulpenak» apps.euskadi.eus (Eusko Jaurlaritza): 16. (kontsulta data: 2025-10-16).
  9. Biguri Otxoa De Eribe, Juan Luis. (2016). Euskararen eta gaztelaniaren arteko itzulpenaren estilistika konparatu baterako materialak: perpaus erlatibo esplikatiboak euskaratik gaztelaniara eginiko literatura-itzulpenetan. Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatea (kontsulta data: 2025-10-14).
  10. «Koldo Bigurik itzulpengintzari lotutako tesi bat aurkeztu du Euskal Herriko Unibertsitatean» EIZIE (kontsulta data: 2025-10-14).
  11. «Koldo Bigurik itzulpengintzari lotutako tesi bat aurkeztu du Euskal Herriko Unibertsitatean» EIZIE (kontsulta data: 2025-10-14).
  12. «Biguri Otxoa de Eribe, Koldo» www.euskaltzaindia.eus (kontsulta data: 2020-10-18).
  13. Biguri, Koldo. «NorDaNor | EIZIE» nordanor.eus (kontsulta data: 2025-10-14).
  14. a b «Markos Zapiain eta Koldo Biguri ere saritu dituzte Euskadi Literatura sarietan, saiakera eta itzulpenagatik» Argia (kontsulta data: 2025-10-13).
  15. «'Arturoren uhartea', Literatura Unibertsala bilduman. Liburu-aurkezpena» EIZIE (kontsulta data: 2025-10-14).
  16. (Gaztelaniaz) «Koldo Bigurik irabazi du Gasteiz Itzulpen Saria» Galtzagorri Elkartea (kontsulta data: 2025-10-13).
  17. «Markos Zapiainek irabazi du saiakerako Euskadi saria, eta Koldo Bigurik itzulpengintzakoa» Berria 2025-10-13 (kontsulta data: 2025-10-14).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]