Joxe Mari Iturralde

Wikipedia, Entziklopedia askea
Joxe Mari Iturralde

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJoxemari Iturralde Uria
JaiotzaTolosa1951ko urriaren 20a (72 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea
Jasotako sariak

Inguma: joxemari-iturralde-uria Literaturaren Zubitegia: 214

Joxemari Iturralde Uria (Tolosa, Gipuzkoa, 1951ko urriaren 20a) euskal idazlea da. 1973an Filologia Erromanikoa bukatu zuen Iruñeko Universidad de Navarra delakoan. 1975etik irakaskuntzan dihardu, eta 1985az geroztik Euskara eta Euskal Literaturako Batxilergoko katedraduna da Tolosako Institutuan.

1977an, Bilbon, Pott Banda literarioa sortu zuen Bernardo Atxaga, Manu Ertzila, Jon Juaristi, Ruper Ordorika eta Joseba Sarrionandiarekin batera. Jon Kortazarren ustez, Pott Banda izandakoaren gizon argia izan zen Iturralde. Henry Bengoa inventarium ikuskizuna egin zuen, Bernardo Atxaga eta Ruper Ordorikarekin batera.

Argitalpen ugaritan idatzi du urtetan: Zehar aldizkarian, Argia, Xaguxarra, Akademia Sekretua eta Garziarena aldizkarietan, Euskaldunon Egunkarian, Berrian, Mugalarin... Emak Bakia Baita argitaletxearen proiektuetan parte hartu du.

Musika alorrean hainbat musikari eta abeslarirekin egin du lan, eta bere poemak hainbat abeslarik (Ruper Ordorika, Jabier Muguruza/Les Mecaniciens, Alaitz eta Maider) eta abesbatzak (Xun-Xume, Hodeitruk) abestu eta grabatu dituzte.[1]

Euskal PEN Klubaren (Basque PEN) sortzaileetako bat da, eta lehendakariordea izan da.[2] Itzultzaile lanetan ere ibili da: erdaretatik ia hogei liburu euskaratu ditu.

Euskaltzain urgazlea da.[3]

Iturraldek sari hauek irabazi ditu:

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ipuinak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eleberriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Poesia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Saiakerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Haur eta gazte literatura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus-entzunezkoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erakusketen katalogoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Itzulpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • "Pott Banda" Jon Kortazar. Bilboko Udala, 2003.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Zubeldia, Iñaki: Joxemari Iturralde: Narratibaren indarra eta bizitasuna. - Egan, 2005-1/2, 151-166.


Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]