Gas ideal

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Gas ideala gasen egoera teoriko bat da, non gasa ausaz higitzen diren partikula puntualez osatutako den eta haien arteko elkarrekintzak talka elastiko perfektuak diren.

Gas ideala honako arauak jarraitzen dituzten molekulez osatuta dago:

  1. Molekulak ez dira euren artean erakartzen ezta aldaratzen. Molekulen arteko interakzio bakarra euren arteko eta edukiontziarekiko talka elastikoak izango dira.
  2. Gas idealaren molekulek ez dute bolumenik okupatzen. Gas ideal baten molekulen bolumena ez da kontutan hartzen.

Gas idealen legea jarraitzen dute:

PV=nRT

P: Presioa

V: Bolumena

n: Molak

R: gasen konstantea (8.314 J·K−1mol-1)

T: Tenperatura

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Fisika Artikulu hau fisikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.