Gaspar Castellano y de Gastón

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gaspar Castellano y de Gastón

Nafarroako parlamentari

1995eko ekainaren 24a - 1999ko ekainaren 25a
Hautetsia: Nafarroako Parlamentuko IV. legealdia

Aragoiko Gobernuaren Presidente

1981eko maiatzaren 9a - 1982ko azaroaren 26a
Juan Antonio Bolea Foradada (en) Itzuli - José María Hernández de la Torre y García (en) Itzuli
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakGaspar Castellano y de Gastón
JaiotzaEjea de los Caballeros1928ko maiatzaren 18a
Herrialdea Espainia
HeriotzaZaragoza2019ko apirilaren 21a (90 urte)
Hezkuntza
HeziketaZaragozako Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta abokatua
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Zentro Demokratikoaren Batasuna
Nafar Herriaren Batasuna

Gaspar Castellano y de Gastón (Ejea de los Caballeros, Zaragozako probintzia, 1928ko maiatzaren 18 [1]-2019ko apirilaren 21) abokatu eta eskuineko politikari espainiarra izan zen; Nafarroa Garaiarekin eta UPN alderdiarekin lotura zuzena izan zuen. 1981 eta 1982 artean Aragoiko Gobernuaren Presidentea izan zen. Nafarroan Baztango zinegotzia eta Nafarroako Gorteetan parlamentaria gisa 1995tik 1999ra aritu zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1928an La Berné herri hustuan jaio zen, Ejea de los Caballeros herrian, Zaragoza. Aitaren familiak Tuteran zuen bere jatorria. Bere ama Iruritakoa zen eta bertan eman zuen Castellanok bere haurtzaroa. Zaragozako Unibertsitatean zuzenbidea ikasi zuen eta Doktoreago ikasketak burutu zituen. Administrazioan kargu ugari bete zituen ondoren eta Zaragozako Zuzenbideko Fakultatean irakasle lana egin zuen. Politika mailan Zaragozako Diputazioan Ahaldun Nagusia izan zen. Franco hil ondoren UCD alderdiaren militantea izan zen. Aragoiko autonomian Diputazioaren eta Gobernuaren presidentea izan zen 1991tik 1992ra, lurralde horren Autonomia Estatutua eztabaidatzen zen garaian. 1995tik 1999ra Baztanen zinegotzia eta Nafarroako Parlamentuan parlamentaria izan zen, biak UPN alderdiaren eskutik. 1999tik Euskal Herriko Unibertsitatean irakasle izan zen. Historia Doktoreago tesia Opusen Nafarroako Unibertsitatean egin zuen, Baztango Gaston de Iriarte familiari buruzko ikerketa lana eginez. 2006an irakurri zuen.[2][3] Hil zenean bere gorpuzkinak Baztanera eraman zituzten, familiaren hilobira.

Obra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • “Entre la dimisión de Suárez y el triunfo electoral socialista. 1981-1982”, Egile batzuk, Memoria del Estatuto: crónica política de la elaboración y primeros pasos del Estatuto de autonomía de Aragón, Zaragoza, Asociación de Exparlamentarios de las Cortes de Aragón, 2003, 245-254 or.
  • Los Gastón de Iriarte. Trayectoria de una casa baztanesa (siglos XVI-XIX), doktoreago tesia, Iruñea, Nafarroako Unibertsitatea, 2006.[2]
  • Entre el Valle de Baztán y América: El indiano Juan Bautista de Echeverría y la casa Gastón de Irurita, Juan Bosco Amores-ekin batera idatzita, Eunate argitalpenak, 2014, ISBN-13: 978-8477682646.[4]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]